Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Albisteak

Gutun galduak

By on 2018/06/10 in Albisteak
Gutun galduak

Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an. Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru […]

Jarraitu irakurtzen »

Federiko Álvarez hil zaigu

By on 2018/05/19 in Albisteak
Federiko Álvarez hil zaigu

Federiko Álvarez Arregi, idazle donostiar erbesteratua (1927ko otsailaren 19a) maiatzaren 18an, Mexiko Hirian hil zaigu. 91 urte zituen. Federiko José Luis Álvarez Enparantza “Txilladergi”ren lehengusu zuzena zen; dena dela batak zein besteak oso bizitza desberdinak izan dituzte. Federiko Álvarez Frantzisko Fermin Álvarez-en semea zen, Izquierda Republicanaren sortzaile batena, alegia. Gerra bukatuta, 1940ean, Federiko eta bere […]

Jarraitu irakurtzen »

Emakume muralistak Mexikon

By on 2018/04/21 in Albisteak
Emakume muralistak Mexikon

Irudian, Begoña Arteta eta Regina Rebull. Apirilaren 15ean, Mexikoko Ateneo Espainiarrak antolatuta, “Federico García Lorca” VII. Liburu-azokan, Dina Comisarenco-ren Eclipse de siete lunas. Mujeres muralistas en México liburuaren aurkezpena egin zen Mexiko Hirian. Liburuan jaso egin diren margolarien artean Euskal Herrian jaiotako artista mexikar bat dago: Regina Rebull.   Regina Margarita Raull Martín 1931ko otsailaren […]

Jarraitu irakurtzen »

Ricardo Vinós, matematikari arabarra

By on 2017/12/31 in Albisteak
Ricardo Vinós, matematikari arabarra

Academia Hispano-Mexicanaren ikaslegoak argitaratutako aldizkaria. David Mota Zurdo irakasleak frankisten diktadurapean erbesteratu behar ziren euskal zientzialariak berreskuratzeko lanarekin jarraitzen du. Oraingo honetan Ricardo Vinós matematikari arabarraren biografian eta lanean zentratu da, galtzekotan dugun beste izen handia. Matematikari handia eta lanbide heziketaren bultzatzailea izango zen gizona Gasteizen (Araban) jaio zen, 1888ko ekainaren 25ean; aurten bere jaiotzaren […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskal zientzialari baten mendeurrena: Carlos Sáinz de la Calzada

By on 2017/11/18 in Albisteak
Euskal zientzialari baten mendeurrena: Carlos Sáinz de la Calzada

Aurten Carlos Sáenz de la Calzada Gorostizaren ehun urte bete dira. Biologoa, geografoa, irakaslea, zientzialari arabarrak errepublikaren aldeko leialtasuna garesti ordaindu zuen baina erbestean ere bere lana aurrera eraman zuen. Mendeurren honen haritik, David Mota Zurdo irakasleak Sáenz de la Calzadaren biografiaren eta zientzian egin zituen aportazioen berri laburra eskaini digu. Ejertzito kolpistaren garaipenak Gerra […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta Erbestea batzarraren hasierako ekitaldia

By on 2017/11/09 in Albisteak
Zientzia eta Erbestea batzarraren hasierako ekitaldia

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian ospatutako hasierako ekitaldiaren irudiak. Irudian, ezkerretik eskuinera, Jose Maria Bengoa, Genevako Unibertsitatearen irakaslea, Imanol Lasa, Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioaren Foru-diputatua, eta Josu Chueca, Hamaika Bide Elkartearen partaidea. Jose Maria Bengoa irakaslea. Josu Chueca irakaslea. Ezkerrean Gorka Álvarez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaria, eta Jose Angel Ascunce. Ana Maria Ruiz García […]

Jarraitu irakurtzen »

Koro Arizmendi erbesteratua hil egin da

By on 2017/11/01 in Albisteak
Koro Arizmendi erbesteratua hil egin da

Aurtengo batzarrari hasiera emateko egun gutxi batzuk falta direnean, Zientzia eta Erbestea alegia, Koro Arizmendi Otaegiren heriotzaren berri jaso egin dugu. Koro joan den urriaren 24ean hil egin da Mexikon. Koro Donostian jaio zen, 1929an. Haren aita Karabineroen kapitaina zen eta horregatik ia urte osoa Madrilen igarotzen zuten; bakarrik udetan hurbiltzen ziren Euskal Herrira. Frankisten […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Nahiz eta zenbait akats izan, hauxe da Donostian, azaroaren 7tik 11ra ospatuko den batzarraren egitarau orokorraren PDFa. // Aunque es posible que haya algunos errores, éste es el programa en PDF del congreso que se celebrará en Donostia-San Sebastián, del 7 al 11 de noviembre. Programa. Hay que clicar dos veces. Bi aldiz klikatu behar […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta erbestea batzarra, martxan

Zientzia eta erbestea batzarra, martxan

Nahiz eta hasieran genituen beldurra, Hamaika Bide Elkarteak antolatutako XV. Nazioarteko Batzarra, zalantzarik gabe, aurrekoen mailan egongo da. Dagoeneko berrogei hizlariak dira, medikuntza eta arkitektura arlo nagusiak izanik. Izan ere, badira beste zientzia alorretako protagonisten presentziak: Matematikakoa, Biologiakoa, Kimikakoa… Antonio Chamorro, Antoni Bonet i Castellana, Vicenta Llorente, Carlos Saénz de la Calzada, Mariano Doporto Marchori, […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Aurten gure 1936ko erbestealdiari buruzko Nazioarteko XV. Batzarra antolatu nahi dugu eta, dagoeneko, haren ardatz nagusia aukeratu egin dugu: zientzia eta erbestea. Horrelako erbesteari buruzko ikerketetan zientzia izan da ziur asko gehien baztertu den gaia. Gure asmoa zera da: zientziaren inguruan gure zientzialarien ondarea berreskuratzea. Azaroaren 7tik 11ra zientziaren arlo desberdinetan gizon-emakume haiek egin zituzten […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo