Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Albisteak

Agirreren urratsen atzetik

By on 2017/01/14 in Albisteak
Agirreren urratsen atzetik

Arantzatzu Ametzaga idazleak bere azken nobelaren bidez, Agirre Lehendakariaren ihesaldia naziek okupatutako Europan zehar  saiatu da berreraikitzen. Aipatutako eleberriak narrazio erromantiko eta abenturazko liburu baten ezaugarri guztiak ditu. Obraren izenburua Contraviaje da eta ia mitikoa egin den Ekin Euskal Argitaletxean plazaratu da, bere Euskal Kulturaren Liburutegian, alegia, zalantzarik gabe Ametzagaren eleberria bezain ekimen erromantikoa. Esan […]

Jarraitu irakurtzen »

Jose Angel Ascunceri omenaldi liburua

By on 2016/12/08 in Albisteak
Jose Angel Ascunceri omenaldi liburua

    Iker González-Allendek, Nebraskako Unibertsitatearen irakasleak koordinatuta eta Deustuko Unibertsitateak argitaratuta Jose Angel Ascunce irakasleari eskainitako omenaldi liburua plazaratu da. Lan honetan ikertzaile eta argitaratzaile donostiarrak euskal erbestearen gainean aztertu dituen zenbait gai jaso dira. Liburuaren izenburua hori da, alegia, Euskal erbestea. Liburuan hamasei proposamen bildu dira, beste hainbeste espezialisten lanak, guztiak neurri batean […]

Jarraitu irakurtzen »

Artetaren azkeneko urteak

By on 2016/10/18 in Albisteak
Artetaren azkeneko urteak

Javier González de Durana irakasleak Aurelio Arteta margolari bilbotarraren azkeneko urteak ikertu ditu batez ere haren biografian oso polemikoak izan diren argi-ilunak argitzeko asmoz. Ikerketa horren emaitzak orain gutxi plazaratutako liburu batean aurkeztu ditu: Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940), hau da, “Aurelio Artetaren gerra, erbestea eta heriotza (1936-1940)”. Ikerketa-liburu berri honetan, González […]

Jarraitu irakurtzen »

Maria Dolores Arana Mexikon, idazle erbesteratua

By on 2016/09/13 in Albisteak
Maria Dolores Arana Mexikon, idazle erbesteratua

Maria Dolores Arana 1910eko uztailaren 24an jaio zen, Zumaian (Gipuzkoa). Estuasunik gabeko familia batean jaio zen, oso familia tradizionala eta erlijiosokoa halaber. Gurasoak Victoriano Arana eta Remedios Ilarduya ziren. Aita aduana bulegoan lan egiten zuen, administratzaile gisa. Aitari destino berria eman ziotenean, Irunen, familia osoa Donostiara bizitzera joan zen. Donostiako etxean Doloresen haurtzaroa igaro zen, […]

Jarraitu irakurtzen »

Masoneriaren oroimena

Masoneriaren oroimena

  Diktadurak masoneriaren aurka zabaldu zuen gorrotoa guztiz ezaguna da. Erabateko jazarkunde horren ondorio nagusia logia gehienen desagerpena izan zen. Talde haien partaide gehienak erailak, espetxeratuak edo, kasu onenean, erbesteko bideak hartzera behartuak izan ziren. Urtetako errepresio horren ondorio zuzena gaur egun pentsamendu mugimendu horren inguruan dagoen ezagutze falta da. Askotan ez dakigu ezta haien […]

Jarraitu irakurtzen »

Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

By on 2016/06/05 in Albisteak
Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

Arantza Amezagak, gure elkarteko partaidea, aurtengo Manuel Irujo saria jaso du ekainaren lau honetan, Lizarran (Nafarroan). Sari honen bidez urtetan egin duen idazle zein ikerlari lana eskertu nahi izan diote. Hamaika Bide Elkartean ondo asko ezagutu ditugu Arantzaren bi alde horiek. Buenos Airesen jaioa, 1943an, Bingen Amezaga idazlearen eta Mercedes Iribarrenen alaba, erbesteko alaba alegia, […]

Jarraitu irakurtzen »

Cecilia Gilarte idazlearen eleberri argitaragabea

By on 2016/04/28 in Albisteak, Liburuak
Cecilia Gilarte idazlearen eleberri argitaragabea

Renacimiento Argitaletxeak, bere Erbesteko Liburutegian, idazle tolosarraren orain arte argitaratu gabe zegoen nobela argitaratu du. Izenburua Los nudos del quipu du eta erbesteari buruzko trilogia bat ixten du; beste bi liburuak hauexek dira: Cualquiera que os dé muerte (1969) eta La soledad y sus ríos (1975). Eskuizkribua familiaren artxiboan gordeta zegoen. Edizioa Manuel Aznar Soler […]

Jarraitu irakurtzen »

Pablo joan zaigu

By on 2016/03/29 in Albisteak
Pablo joan zaigu

Joan den martxoaren 17an Pablo González de Langarika (Bilbo 1947-2016), poeta handia eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria hil egin zaigu. Urte asko zeraman ziur aski Euskal Herriko poesia-aldizkaria onena den publikazioa aurrera atera nahian. Haren kalitatea eta indarra ezaguna zen baina, gure herrian ohikoa denez, horretarako ez zegoen dirurik. Herioak horrela harrapatu du: harpidedunak biltzen gutxienez […]

Jarraitu irakurtzen »

Aurelio Arteta, berriro gure artean

By on 2016/02/23 in Albisteak
Aurelio Arteta, berriro gure artean

Aurelio Arteta (1879-1940) margolari bilbotar ospetsuaren irudiak erabateko gaurkotasuna lortu du berriro gure artean ere. Bilbao 700 Fundazioak, batetik, “Bilbotar berreskuratuak” bilduman eta Jose Fernández de la Sota idazle ezagunaren eskutik, artistaren biografia kaleratu du: Aurelio Arteta. Los trabajos y los días.  Halaber, iazko azaroaren 10ean, margolariaren heriotzaren 75 urte betetzearekin batera, Mexikoko Ateneo Españolark Artetari eskainitako […]

Jarraitu irakurtzen »

César Arrondoren liburu berria

César Arrondoren liburu berria

Ezaguna da Cesar Arrondo irakasleak Amerikan zein Europan  aurrera eramaten ari den  euskal gaien eta arazoen lan dibulgatiboa. Egilearen kezka nagusietariko bat, zalantzarik gabe, gazteen formakuntza izan da eta hori da, alegia, liburu honen jatorria. “Hojas para la formación” (Formakuntzarako orriak) izenburupean Arrondok hogei gai desberdinak landu ditu, neurri eta formato desberdinetako proposamenak. Horien artean, […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo