Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Batzarrak

2023ko batzarra: Musika erbestean

2023ko batzarra:           Musika erbestean

Aurten erbestearen inguruko XVIII. Kongresua egingo dugu, oraingo honetan musika ardatz hartuta. Ez da arlo honetara hurbiltzen garen lehen aldia, 2012an arte eszenikoen esparruan landu ahal izan baikenuen. Oraingo honetan, ordea, musika munduan eta erbestean zentratu nahi dugu. Musikak berak erbesteratu ez ezik, iheslariei laguntzeko funtzio garrantzitsua ere bete zuen. Kontzentrazio-esparruetan, Europatik alde egin nahi […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

2019ko azaroan, Erbestea eta Humanitateak. Kulturaren ibilbideak kongresua antolatu genuen. Horren bidez, gerra zibila amaitu eta laurogei urtera, 1939an, gogoratu nahi genuen. Jose Angel Ascunceren heriotzak eta, ondoren, pandemiak liburu honen agerpena atzeratu zuen eta, 2021ean argitaratu bide zena, orain plazaratu izan dugu. Liburu honetan, gure ustez aurkeztutako txostenen artean interesgarrienak zirenak jaso dira. Testuak […]

Jarraitu irakurtzen »

XVII. batzarra: erronka gainditua

XVII. batzarra: erronka gainditua

Azkenean, gure beldur guztien gainetik, kongresu honen erronka nota onarekin gainditu dugula esan ahal dugu. Pandemiak ezin izan du gurekin. Irakasle gehienek beren konpromisoak bete dituzte, Josean Ascunceri egindako omenaldiak gainezka egin zigun eta, azken egunean, aretoko edukierarekin arazoak izan genituen. Erbesteko Mitoen kongresu honek, gainera, hurrengo liburu batean jasoko diren ekarpen interesgarriak utzi dizkigu. […]

Jarraitu irakurtzen »

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

Oztopo guztien gainetik prest gaude gure nazioarteko XVII. batzarrari hasiera emateko. Urte hasieran zaila ematen bazuen, egun erraza ez dela izan aitortu behar dugu, ikaragarria. Batzarraren gai nagusia 36ko Erbesteko mitoen ikerketa da. Gurekin espezialista handiak izango ditugu, besteak beste, Manuel Aznar Soler, Anastasia Shamarina, Antolín Sánchez Cuervo, José María Naharro-Calderón, Jose Luis Orella, Josebe […]

Jarraitu irakurtzen »

Beti arte, Alfontso!

By on 2021/09/19 in Batzarrak
Beti arte, Alfontso!

2008ko azaroan, Hamaika Bidek eta Hondarribiko Udalak omenaldia eskaini genion Alfontso Sastre maisuari. Agindu makila eman genion orduan. Ondo merezita. Betiko, lagun!

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Aurtengo azaroaren 17tik 19ra Hamaika Bide Elkarteak Nazioarteko Batzar berri bat egiteko deialdia zabaldu du. Gaia hau da: Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez. Jardunaldian Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian. 1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testuetan eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Bizi ari garen egoeraren ondorioz, berriro ere Jose Angel Ascunceri eskaini behar genion omenaldia atzeratzeko beharrean ikusten gara. Omenaldi hori datozen otsailaren 4 eta 5ean ospatu behar zen. Une honetan eskuan ditugun datuekin ez Euskal Herrira ezta ere Donostiara ezin izango da etortzea. Zalantzarik gabe inguruko itxiera izango dugu eta biltzeko aukerak oso mugatuak izango […]

Jarraitu irakurtzen »

XVI. Nazioarteko Batzarra: Erbestea eta humanitateak

By on 2019/10/20 in Batzarrak
XVI. Nazioarteko Batzarra: Erbestea eta humanitateak

Azaroaren 4tik 7ra, Donostian, erbesteari buruzko XVI. nazioarteko batzarra egingo dugu. Bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Karlos Santamaria Liburutegian egingo dira. Gaiak hauek izango dira: irakaskuntza, pedagogia, hedabideak, e.a. Aldi berean, “1939: Ortzemuga txarrantxadunak” erakusketa irekita egongo da. Egitaraua esukaraz: hamaika bide xvi batzar eusk

Jarraitu irakurtzen »

80 urte!

80 urte!

Aurten frankisten matxinadaren garaipenaren 80 urte betetzen dira. Gerra bukatu zen baina ez errepresioa eta jazarpen politikoa, kulturala eta pertsonala. Demokrata askorentzat gerraondorengo bide luzea eta gogorra hasi zen. Efemeridea ez da hutsala eta, logikoa denez, urte osorako ekintza eta oroitzapen ugari prestatu dira. Behean, PDF batean, estatu mailan prestatu direnak jaso egin ditugu.  Euskal […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Nahiz eta zenbait akats izan, hauxe da Donostian, azaroaren 7tik 11ra ospatuko den batzarraren egitarau orokorraren PDFa. // Aunque es posible que haya algunos errores, éste es el programa en PDF del congreso que se celebrará en Donostia-San Sebastián, del 7 al 11 de noviembre. Programa. Hay que clicar dos veces. Bi aldiz klikatu behar […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo