Federiko Álvarez: Haurtzaro eta nerabetasuna
Joan den 2018ko maiatzaren 18an, Federiko Álvarez Arregi euskal erbesteratua hil zitzaigun. Donostian jaioa, 1927an, beti hiriaren oroimen idealizatua gorde zuen batez ere haurtzaroarekin lotutakoak. Federiko askotan itzuli zen gurera eta, libre gelditzen zitzaion denboran hiria arakatzen zuen galdutako beste zahar hura aurkitu nahian. Orduan, memoria hauek idazteko asmoa ez zuen ezkutatzen eta, azkenik, liburua, Una vida. Infancia y juventud izenburuarekin, Mexikon agertu zen, 2014an, Conaculta argitaletxearen eskutik (ISBN 13: 9786075161983).
Bederatzi urte geroago, hiru elkarteen arteko lankidetzari esker (Max Aub Fundazioa, GEXEL eta Hamaika Bide), liburuaren bigarren edizioa plazaratzen da, oraingoan Sevillan, Renacimiento argitaletxean. Edizio honek Manuel Aznar Soler irakaslearen hitzaurrea dakar.
Liburua bi ataletan dago antolatuta. Lehenengoan, “Un niño en la guerra”, Federiko Álvarezek Donostiako familiak jasotako haur baten bizipenak biltzen ditu, haren gurasoek Madrilen “gaiztoekin” lan egiten zuten bitartean. Orrialde hauen estiloak burura Pio Baroja idazlearena ekartzen digu, azken finean biek kale eta auzo beretsuak azaldu baitituzte. Federikok erreketeek “konkistatutako eta askatutako” hiriaren bizimodua azaltzen digu: desagertutako auzotarrak, errepresio bortitza, ihesaldiak… Hori guztia haurraren krisialdiekin nahastu egiten da. Bigarren ataleaan, aldiz, idazleak Kubara eramaten gaitu, mundu zabalaren aurkikuntza azaltzeko; han, Kuba berriro ere “guraso gorriak” besarkatzeko aukera izan zuen.
Bigarren edizio honetan azaleko argazki ederra galdu da. Argazki horretan Federikorekin batera Teresa arreba agertzen dira. Eskerrak liburuaren barruan Federikoren biografia laburbiltzen duen argazki-album interesgarria jaso dela.
Liburuaren fitxa: Federico Álvarez Arregui (2019): Una vida. Infancia y juventud Manuel Aznar Solerren edizioa. Sevilla: Renacimiento argitaletxea, ISBN: 978-84-17950-38-5. 440 or.