Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Cecilia G. de Guilarte Mexikoko Euzko-Deyan

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone


Cecilia García de Guilarte kazetari tolosarraren lanak ziur aski 36ko erbestealdiaren gure idazleen arteko hobeto berreskuratzen ari direnak dira. Datu honen zergatia azaltzeko gauza asko aipatu daiteke, tartean bere alabaren Ana Mary Ruizen ekimenak zalantzarik gabe; baina ezin baztertu ere idazle honen originaltasuna, zeren eta bera izan baitzen lehenengo euskal emakume gerra-korrespontsala.
Ideologia ikuspuntutik, Cecilia G. de Guilarte, gazte garaian, anarkista izan zen. Gero, urteekin, jarrera errepublikanoa eta ezkertiarra hartzen joan zen. Horregatik, deigarria egiten da Mexikoko Euzko-Deyan aldizkarian urtetan argitaratu zituen lanak. Jakina denez, hedabide horren ideologia abertzale izan zen eta Ceciliaren kolaborazioak ez ziren egun bakarrekoak izan, bere izena urtetan zenbaki askotan agertu baitzen. Ziur aski idazleak Antonio Ruiz de Azua-rekin zuen adiskidetasunak zer-ikusi handia zuen horrekin.
Agerkari horretan argitaratutako lanen artean oso bitxiak dira Koikille Tolosakoa izenarekin argitaratu zituenak. Idazlanak “El rincón de la Emakume” sailean agertzen ziren eta bertan jorratzen zituen gaiak tradizionalki emakumeen intereskoak izan omen direnak agertzen ziren; hori bai, ironia puntu batekin. Jose Ramon Zabalaren testu honetan kolaborazio horiek guztiak aztertzen dira, bai bakailao bizkaitar erara prestatzeko errezetenak baita ere bere jaioterriko pasadizoak jasotzen dituztenak edo bere hausnarketa kulturalak adierazten dituztenak.

Jarraian testu osoa irakur daiteke.
Cecilia G. de Guilarte en Euzko Deya

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo