Josean Ascunce: abentura intelektual bat
Gabonekin batera inprimategitik Jose Angel Ascunceri omenezko liburua atera dugu. Bertan hamabost lan bildu dira, Joseanen oroimena ikuspuntu desberdinetatik jorratuz. Lan horien artean irakaslearen biografia, bibliografia zehatza eta argazki bilduma bat jaso egin dugu. Koordinatzaileak Carmen Gil Fombellida eta Jose Ramon Zabala izan dira; haiekin batera beste hamaika idazle prestatu dute lan hau: Maria Bueno, Iosu Chueca, Rebeca Gómez, Larraitz Ariznabarreta, Ricardo Tejada, Jose Luis Orella, Iker González-Allende, Arantzazu Ametzaga, Jose Luis Michelena, Mercedes Acillona eta Manuel Aznar Soler.
Omenaldien atalean Federico García Lorcari buruzko, erbesteko euskal filosofoei buruzko eta Jorge Guilléni buruzko lanak jaso dira.
Liburu osoa lotura honetarik jaitsi daiteke: