Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Euskal herritarrak Ruedo Iberico argitaletxean

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Historiak ez du oso ondo tratatu Ruedo Ibérico argitaletxea (Éditions Ruedo Ibérico), Ekimen horrek frankismoaren aurkako esfortzu benetako ahalegin kulturala izan zen. José Martínez Guerricabeitia (1921-1986) valentziar anarkista engaiatuaren eskutik eta erbesteratu espainiar talde baten laguntzarekin, proiektua abian jarri zen Parisen, 1961ean. Helburu nagusia erbestetik antifrankistak ideologikoki armatzen zen eta neurri handi batean lortu zuen, hori bai, Espainiako Alderdi Komunistaren ikuspuntutik aldenduta. Hor ditugu ezinbestekoak izan ziren liburuak:  Hugh Thomasen  Historia de la guerra civil española edo Ian Gibson-en  La represión nacionalista de Granada en 1936 y la muerte de Federico García Lorca.  Alderdi horiek guztiak argitaletxeari eskainitako webgune bikain batean daude jasota (http://www.ruedoiberico.org).

Testuinguru horretan, sarritan datu bat ahaztu egin zaigu: Ruedo Ibericon euskal disidentziaren lan garrantzitsu batzuk argitaratu zirela, alegia. Sumarísimo 31-69. El proceso de Euskadi en Burgos, Ortziren La breve historia de Euskadi edo Eva Forestek idatzitako Operación Ogro bezalako liburuak izan ziren argitaletxearen katalogoan. Baina ez ziren hauek izan euskal jatorriko argitalpen bakarrak. Hemen jaso ditugu aurkitu ahal izan ditugunak:

  • Gabriel Celaya: Episodios nacionales, 1962 (poesia)
  • Luciano Rincón: Nuestros primeros veinticinco años, 1964 (saiakera)
  • Luciano Rincón: Francisco Franco: historia de un mesianismo, 1964 (saiakera)
  • Blas de Otero: Que trata de España, 1964 (poesia)
  • Luciano Rincón: Mañana. Crónica anticipada, 1965 (eleberria)
  • Laminación de Bandas en Frío de Etxabarria: Nuestra Huelga. 163 días de lucha obrera contra el capitalismo fascista del Estado español, 1967, (testigantza).
  • Vitoria Gasteiz. De la huelga a la matanza, 1976 (testigantza)
  • Alfonso Sastre: Balada de la cárcel de Carabanchel y otros poemas celulares, 1976  (poesia).
  • Francisco Letamendia “Ortzi”: Breve historia de Euskadi, 1971 (saiakera).
  • Kepa Salaberri (seudónimo) ; atzean Francisco Letamendia “Ortzi” eta Miguel Castells zeuden: El proceso de Euskadi en Burgos. Sumarísimo 31-69, 1971 (saiakera).
  • Eva Forest como Julen Agirre: Operación Ogro. Cómo y por qué ejecutamos a Carrero Blanco. Liburua Ipar Euskal Herriko Mugalde liburudendaren kolaborazioarekin plazaratu zen, 1974.
  • Montxo Goikoetxea: Viaje imaginario a la España tranquista, 1974 (umorea)
  • Euskadi: El último estado de excepción de Franco, 1975 (prentsa berriak).
  • Francisco Letamendia “Ortzi”:  Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA, 1975 (saiakera).

Aipatzekoa da Luciano F. Ricón (1931-1993) bizkaitarraren presentzia. Antza denez, José Martínez Guerricabeitiaren lagun urkoa zen.

Ikus daitekeenez, zerrenda garrantzitsua da. Kontutan izan behar da Ruedo Iberikok 150 liburu inguru argitaratu zituela, eta datu hori hartuta, esan nahi du argitaratutakoen ia ehuneko hamarrek euskal autoretza edo gaia zutela. Ez da gutxi.

Joxerra Zabala

Galeria

J. Martínez Guerricabeitia

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo