Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Aurelio Arteta, berriro gure artean

By on 2016/02/23 in Albisteak

Aurelio Arteta (1879-1940) margolari bilbotar ospetsuaren irudiak erabateko gaurkotasuna lortu du berriro gure artean ere. Bilbao 700 Fundazioak, batetik, “Bilbotar berreskuratuak” bilduman eta Jose Fernández de la Sota idazle ezagunaren eskutik, artistaren biografia kaleratu du: Aurelio Arteta. Los trabajos y los días.  Halaber, iazko azaroaren 10ean, margolariaren heriotzaren 75 urte betetzearekin batera, Mexikoko Ateneo Españolark Artetari eskainitako erakusketa antologikoa egin zuen. Azken horren barruan bideo interesgarri bat egin zuten, laburra baina mamitsua, bilbotarraren biografia eta pertsonalitatea azaltzeko, Hauxe da bideo horren lotura: 

Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta

 

“Burceñako_zubia”,_Aurelio_Arteta                             “Agurra”,_Aurelio_Arteta

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo