Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

Maria Maeztu


2019ko azaroan, Erbestea eta Humanitateak. Kulturaren ibilbideak kongresua antolatu genuen. Horren bidez, gerra zibila amaitu eta laurogei urtera, 1939an, gogoratu nahi genuen. Jose Angel Ascunceren heriotzak eta, ondoren, pandemiak liburu honen agerpena atzeratu zuen eta, 2021ean argitaratu bide zena, orain plazaratu izan dugu.

Liburu honetan, gure ustez aurkeztutako txostenen artean interesgarrienak zirenak jaso dira. Testuak biltzeko eta prestatzeko lana Carmen Gil Fombellida eta Larraitz Ariznabarreta irakasleek egin dute. Diseinua Ane Chueca sortzailearena da.

Obran, gaiaren ikuspuntutik, hainbat lan biltzen dira, baina pedagogiarekin eta erbesteko komunikabideekin lotutakoak dira nagusi. Omenaldien atalean hiru dira egile jasoak: Maria Maeztu, Jokin Zaitegi eta Federiko Álvarez.

Jarraian, obraren sarrerako hitzak eta aurkibideak jaso ditugu.

Federiko Álvarez

Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo