Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

2023ko batzarra: Musika erbestean

Aurten erbestearen inguruko XVIII. Kongresua egingo dugu, oraingo honetan musika ardatz hartuta. Ez da arlo honetara hurbiltzen garen lehen aldia, 2012an arte eszenikoen esparruan landu ahal izan baikenuen. Oraingo honetan, ordea, musika munduan eta erbestean zentratu nahi dugu. Musikak berak erbesteratu ez ezik, iheslariei laguntzeko funtzio garrantzitsua ere bete zuen. Kontzentrazio-esparruetan, Europatik alde egin nahi zuten itsasontzietan, errepublikar eta iberiar nazionalitateen zentroetan, musikak funtzio sozial garrantzitsua bete zuen nostalgiaz eta identitateaz haratago.

Biltzar honetan askotariko alderdiak aztertu nahi ditugu. Hauek dira ideia batzuk:

– Musikarien, egileen eta interpreteen biografiak

– Erbestean garatutako ekimenak musika munduan

– Musika ihesean eta erbestean

– Musika eta literatura. Literatura-hurbilketak musikaren mundura

– Musika eta zinema, antzerkia, dantza

– Eta abar.

Jardunaldiak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean egingo dira, Donostiako Carlos Santamaria Zentroan eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Tronu Aretoan, azaroaren 21etik 24ra, biak barne.

Txosten-proposamenak (izenburua eta proposamenaren laburpen laburra) 2023ko ekainaren 16ra arte jasoko dira. Proposamenak eta batzorde antolatzaileari helarazi nahi zaion edozein ideia hamaikabide@gmail.com helbide elektronikora idatz daiteke.

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo