Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: destacadas

Musika eta erbestea, azaroan

Musika eta erbestea, azaroan

Dagoeneko hasi da gure XVIII. Nazioarteko Kongresurako atzerako denbora kontaketa. Bertan, hogei irakasle eta artista baino gehiagok musikak errepublikar erbesteratuentzat izan zuen garrantzia eta garapena aztertuko dute. Gurekin izango ditugu Melina Burlaud, Lucy Duran, Samuel Diz, Faustino Aranzabal, Jon Bagues, Gasteizko Abesbatza Errepublikarra… Azaroaren 21etik 24ra, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Carlos Santamaria Liburutegian hitzaldi, […]

Jarraitu irakurtzen »

Ricardo Tejada: saiakuntza erbestean

Ricardo Tejada: saiakuntza erbestean

Hamaika Bideko lankidea den Ricardo Tejada irakasleak, Espainiako gerraosteko saiakera exilikoari buruzko lan garrantzitsua argitaratu du. L’Essai en Espagne à l’ épreuve de l ‘exil et de la dictadure (1939-1976). La malle et la boussole, lan trinkoa, laurehun orrialde baino gehiagokoa, gaiaren benetako panoramika orokorra eskaintzen duena. Liburu honetan, Espainiako historia exilikoaren alderdi ezezagunaren eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Zesar Arrondo, La Platako pertsonalitate nabaria

By on 2023/04/21 in Albisteak
Zesar Arrondo, La Platako pertsonalitate nabaria

Zesar Arrondo (Laprida, 1955) gure lankideak La Platako Udaletik Pertsonalitate Nabariaren Errekonozimendua jaso du apirilaren 20an Argentinako hirian. Aldarrikapenean zera azaldu dute: “La Platako Unibertsitateko historialari eta irakasle erretiratu gisa egindako lanagatik, gure komunitatearen mesederako dibulgazio historikoari eta kulturari egindako ekarpenengatik”. Arrondo irakasleak, euskal diasporako kideak, zubi lan garrantzitsua egin du Atlantikoaren bi aldeetako euskaldunen […]

Jarraitu irakurtzen »

Cualquiera que os dé muerte, berriro plazan

By on 2023/03/16 in Albisteak
Cualquiera que os dé muerte, berriro plazan

Rasmia argitaletxeak Cecilia G. Gilarteren zalantzarik gabe lanik zabalduena berrargitaratu du. Cualquiera que os dé muerte (Zu hiltzen zaituen edonor), Mexikoko erbestean idatzia, Espainian agertu zen, 1969an. Haren argitalpena lurrikara txiki bat izan zen antza inoiz ezer gertatzen ez zen diktadura hartan. Cualquiera que os dé muerte eleberriak urte hartako Águilas saria, estatuko bigarren garrantzitsuena, […]

Jarraitu irakurtzen »

2023ko batzarra: Musika erbestean

2023ko batzarra:           Musika erbestean

Aurten erbestearen inguruko XVIII. Kongresua egingo dugu, oraingo honetan musika ardatz hartuta. Ez da arlo honetara hurbiltzen garen lehen aldia, 2012an arte eszenikoen esparruan landu ahal izan baikenuen. Oraingo honetan, ordea, musika munduan eta erbestean zentratu nahi dugu. Musikak berak erbesteratu ez ezik, iheslariei laguntzeko funtzio garrantzitsua ere bete zuen. Kontzentrazio-esparruetan, Europatik alde egin nahi […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

2019ko azaroan, Erbestea eta Humanitateak. Kulturaren ibilbideak kongresua antolatu genuen. Horren bidez, gerra zibila amaitu eta laurogei urtera, 1939an, gogoratu nahi genuen. Jose Angel Ascunceren heriotzak eta, ondoren, pandemiak liburu honen agerpena atzeratu zuen eta, 2021ean argitaratu bide zena, orain plazaratu izan dugu. Liburu honetan, gure ustez aurkeztutako txostenen artean interesgarrienak zirenak jaso dira. Testuak […]

Jarraitu irakurtzen »

Mirim Isasiren misterioa

Mirim Isasiren misterioa

XVII. batzarra: erronka gainditua

XVII. batzarra: erronka gainditua

Azkenean, gure beldur guztien gainetik, kongresu honen erronka nota onarekin gainditu dugula esan ahal dugu. Pandemiak ezin izan du gurekin. Irakasle gehienek beren konpromisoak bete dituzte, Josean Ascunceri egindako omenaldiak gainezka egin zigun eta, azken egunean, aretoko edukierarekin arazoak izan genituen. Erbesteko Mitoen kongresu honek, gainera, hurrengo liburu batean jasoko diren ekarpen interesgarriak utzi dizkigu. […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Aurtengo azaroaren 17tik 19ra Hamaika Bide Elkarteak Nazioarteko Batzar berri bat egiteko deialdia zabaldu du. Gaia hau da: Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez. Jardunaldian Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian. 1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testuetan eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Emakume ahaztuak

Emakume ahaztuak

Liburu kolektibo berri honek, Voces de escritoras olvidados. Antología de la guerra civil española y del exilio, 1936-1939ko erbestealdi kulturaleko emakumearen papera jorratzen du. Carmen Mejía Ruizen zuzendaritzapean eta María Jesús Piñeroren koordinaziopean, sorkuntzaren eta gizarte-aktibismoaren esparruan gailendu ziren hamazazpi emakumeren oroitzapena jorratzen du obrak. Bereak dagoeneko izen ezagunak dira ikasketa-eremu honetan, nahiz eta oraindik […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo