Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: destacadas

Federiko Álvarez hil zaigu

By on 2018/05/19 in Albisteak
Federiko  Álvarez  hil  zaigu

Federiko Álvarez Arregi, idazle donostiar erbesteratua (1927ko otsailaren 19a) maiatzaren 18an, Mexiko Hirian hil zaigu. 91 urte zituen. Federiko José Luis Álvarez Enparantza “Txilladergi”ren lehengusu zuzena zen; dena dela batak zein besteak oso bizitza desberdinak izan dituzte. Federiko Álvarez Frantzisko Fermin Álvarez-en semea zen, Izquierda Republicanaren sortzaile batena, alegia. Gerra bukatuta, 1940ean, Federiko eta bere […]

Jarraitu irakurtzen »

Koro Arizmendi erbesteratua hil egin da

By on 2017/11/01 in Albisteak
Koro  Arizmendi  erbesteratua  hil  egin  da

Aurtengo batzarrari hasiera emateko egun gutxi batzuk falta direnean, Zientzia eta Erbestea alegia, Koro Arizmendi Otaegiren heriotzaren berri jaso egin dugu. Koro joan den urriaren 24ean hil egin da Mexikon. Koro Donostian jaio zen, 1929an. Haren aita Karabineroen kapitaina zen eta horregatik ia urte osoa Madrilen igarotzen zuten; bakarrik udetan hurbiltzen ziren Euskal Herrira. Frankisten […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta erbestea batzarra, martxan

Zientzia  eta  erbestea  batzarra,  martxan

Nahiz eta hasieran genituen beldurra, Hamaika Bide Elkarteak antolatutako XV. Nazioarteko Batzarra, zalantzarik gabe, aurrekoen mailan egongo da. Dagoeneko berrogei hizlariak dira, medikuntza eta arkitektura arlo nagusiak izanik. Izan ere, badira beste zientzia alorretako protagonisten presentziak: Matematikakoa, Biologiakoa, Kimikakoa… Antonio Chamorro, Antoni Bonet i Castellana, Vicenta Llorente, Carlos Saénz de la Calzada, Mariano Doporto Marchori, […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Zientzia  eta  erbestea:  gure  2017rako  batzarra

Aurten gure 1936ko erbestealdiari buruzko Nazioarteko XV. Batzarra antolatu nahi dugu eta, dagoeneko, haren ardatz nagusia aukeratu egin dugu: zientzia eta erbestea. Horrelako erbesteari buruzko ikerketetan zientzia izan da ziur asko gehien baztertu den gaia. Gure asmoa zera da: zientziaren inguruan gure zientzialarien ondarea berreskuratzea. Azaroaren 7tik 11ra zientziaren arlo desberdinetan gizon-emakume haiek egin zituzten […]

Jarraitu irakurtzen »

Artetaren azkeneko urteak

By on 2016/10/18 in Albisteak
Artetaren  azkeneko  urteak

Javier González de Durana irakasleak Aurelio Arteta margolari bilbotarraren azkeneko urteak ikertu ditu batez ere haren biografian oso polemikoak izan diren argi-ilunak argitzeko asmoz. Ikerketa horren emaitzak orain gutxi plazaratutako liburu batean aurkeztu ditu: Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940), hau da, “Aurelio Artetaren gerra, erbestea eta heriotza (1936-1940)”. Ikerketa-liburu berri honetan, González […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo