Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Hamaikabide Elkartea

Regina Raull: agur bat

By on 2019/12/03 in Batzarrak
Regina  Raull:  agur  bat

Regina Raull margolaria joan den azaroaren 19an joan zaigu. Regina Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an; erbestealdiaren bigarren belaunaldiaren partaidea izan zen, hau da, militarren matxinadaren ondorioz beste herrietara joan behar izan ziren haurreena. Mexikon jaso zuten eta han integratu zen erabat. Mexikon Reginak margolari eta ekintzaile kultural gisa lan handia egin zuen. Nahiz eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Federiko Álvarez: Haurtzaro eta nerabetasuna

By on 2019/11/24 in Batzarrak
Federiko  Álvarez:  Haurtzaro  eta  nerabetasuna

Joan den 2018ko maiatzaren 18an, Federiko Álvarez Arregi euskal erbesteratua hil zitzaigun. Donostian jaioa, 1927an, beti hiriaren oroimen idealizatua gorde zuen batez ere haurtzaroarekin lotutakoak. Federiko askotan itzuli zen gurera eta, libre gelditzen zitzaion denboran hiria arakatzen zuen galdutako beste zahar hura aurkitu nahian. Orduan, memoria hauek idazteko asmoa ez zuen ezkutatzen eta, azkenik, liburua, […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskaldun bat Granadan

By on 2019/10/20 in Albisteak
Euskaldun  bat  Granadan

Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak […]

Jarraitu irakurtzen »

XVI. Nazioarteko Batzarra: Erbestea eta humanitateak

By on 2019/10/20 in Batzarrak
XVI.  Nazioarteko  Batzarra:  Erbestea  eta  humanitateak

Azaroaren 4tik 7ra, Donostian, erbesteari buruzko XVI. nazioarteko batzarra egingo dugu. Bilkurak Gipuzkoako Foru Aldundiaren areto nagusian eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Karlos Santamaria Liburutegian egingo dira. Gaiak hauek izango dira: irakaskuntza, pedagogia, hedabideak, e.a. Aldi berean, “1939: Ortzemuga txarrantxadunak” erakusketa irekita egongo da. Egitaraua esukaraz: hamaika bide xvi batzar eusk

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko zientzialariak

By on 2019/03/23 in Albisteak, Liburuak
Erbesteko  zientzialariak

2017an gure elkarteak Erbesteko zientziari buruzko nazioarteko batzarra antolatu zuen, gure taldeak antolatzen zuen hamabosgarrena.  Helburua sarritan baztertuak izan diren ikerketa aldeak berreskuratzea zen, alboratuta izan diren pertsonalitate handien lanak eta biografiak balioan jartzea eta gizarteratzea. Proiektua abiatzeko oztopo handi bat genuen: taldeko partaide gehienok ez dugu zientzia alorreko formakuntza sakona eta hori zen, alegia, […]

Jarraitu irakurtzen »

80 urte!

By on 2019/03/02 in Batzarrak
80  urte!

Aurten frankisten matxinadaren garaipenaren 80 urte betetzen dira. Gerra bukatu zen baina ez errepresioa eta jazarpen politikoa, kulturala eta pertsonala. Demokrata askorentzat gerraondorengo bide luzea eta gogorra hasi zen. Efemeridea ez da hutsala eta, logikoa denez, urte osorako ekintza eta oroitzapen ugari prestatu dira. Behean, PDF batean, estatu mailan prestatu direnak jaso egin ditugu.  Euskal […]

Jarraitu irakurtzen »

Justo Garate, mediku bat erbestean

Justo  Garate,  mediku  bat  erbestean

Justo Garate medikuaren pertsonalitatea (Bergara, 1900-Mendoza, 1994) euskal erbestearen garrantzitsuenetarako bat izan zen, zalantzarik gabe. Ikerketa-lan honetan Justo Garateren bizialdia errepasatuz, bere aktibitate nagusiak aztertuko ditugu: medikuntza alorrean eginiko aportazioak, formakuntza garaietatik, gerra aurreko bere lehen urratsak lan munduan, Argentinako diasporan bizi izandako urteak, han egin zuen lana… Arreta berezia, bestetik, itzultzaile moduan aurrera eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteratuak Guatemalan

By on 2018/08/17 in Albisteak, Liburuak
Erbesteratuak  Guatemalan

Arturo Taracena Arriola Guatemala, la República Española y el Gobierno Vasco en el exilio (1944-1954) liburuaren egilea da. Lan horretan Taracenak 1944tik 1954ra bitartean Ertamerikako herrialdean erbesteratu errepublikanoen presentzia aztertu egin du, hau da, Juan José Arévalo eta Jacobo Árbenz presidenteen eskutik, Guatemalak bere lehen gobernu demokratikoak ezagutu zituen garaian. Egilearen arabera, ikerketa honen hasiera […]

Jarraitu irakurtzen »

Gutun galduak

By on 2018/06/10 in Albisteak
Gutun  galduak

Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an. Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru […]

Jarraitu irakurtzen »

Federiko Álvarez hil zaigu

By on 2018/05/19 in Albisteak
Federiko  Álvarez  hil  zaigu

Federiko Álvarez Arregi, idazle donostiar erbesteratua (1927ko otsailaren 19a) maiatzaren 18an, Mexiko Hirian hil zaigu. 91 urte zituen. Federiko José Luis Álvarez Enparantza “Txilladergi”ren lehengusu zuzena zen; dena dela batak zein besteak oso bizitza desberdinak izan dituzte. Federiko Álvarez Frantzisko Fermin Álvarez-en semea zen, Izquierda Republicanaren sortzaile batena, alegia. Gerra bukatuta, 1940ean, Federiko eta bere […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo