Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Hamaikabide Elkartea

Marina Ruiz joan zaigu

By on 2022/11/29 in Albisteak
Marina Ruiz joan zaigu

Marina Ruiz Garcia Gilartek (Tolosa, 1938/05/16 – Sonora, 2022/11/25) utzi egin gaitu. Hamaika Bide Elkartean ondo ezagutzen genuen Amos Ruizen eta Cecilia Garcia Gilarteren alaba zaharrena, gure lan eta kongresu batzuetan kolaboratu zuelako; adibidez, 2003an, Erbesteko seme-alabei buruzkoan, edo, 2006an, euskal emakumea erbestean ikerketari eskainitako batzarrean. Beti prest egon da bere gurasoak, bere lanak eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Winnipeg itsasontziaren zeharkaldia

Winnipeg itsasontziaren zeharkaldia

Estatu osoko 2.000 errefuxiatu baino gehiago abiatu ziren 1939ko abuztuaren 4an Txilera, Winnipeg kargaontzi frantsesean. Zeharkaldia (Pauillac, Frantzia – Valparaiso, Txile) Espainiako Errefuxiatuen Ebakuazio Zerbitzuak antolaketarekin egin zen, Pablo Neruda idazlearen laguntzaz. Neruda, Txileko kontsul berezia Parisen, Errepublikaren defendatzaile intelektual handienetako bat izan zen. Aurretik Amerikara milaka pertsona eraman zituzten beste itsasontzi batzuk izan ziren. […]

Jarraitu irakurtzen »

Iruretagoienatarren itzulera

By on 2022/05/30 in Albisteak
Iruretagoienatarren itzulera

82 urte geroago, Leon Iruretagoiena (Irun, 1858-Mexiko Hiria, 1940) Irungo hilerrian lurperatuko dute. Harekin batera, bere emaztea zen Marie Salles Alberbide hendaiarraren gorpuzkiak, alaba zaharrena, Juana Iruretagoiena eta Francisco Tomás Rentería, bere senarra eramango dituzte. Itzulera triste baina derrigorrezko hau Diego Tomás Ivancich, Leonen bilobari eta familiari esker eraman da aurrera. Leon Iruretagoiena bi hamarkada […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

Erbestea eta humanitateak, gure liburu berria

2019ko azaroan, Erbestea eta Humanitateak. Kulturaren ibilbideak kongresua antolatu genuen. Horren bidez, gerra zibila amaitu eta laurogei urtera, 1939an, gogoratu nahi genuen. Jose Angel Ascunceren heriotzak eta, ondoren, pandemiak liburu honen agerpena atzeratu zuen eta, 2021ean argitaratu bide zena, orain plazaratu izan dugu. Liburu honetan, gure ustez aurkeztutako txostenen artean interesgarrienak zirenak jaso dira. Testuak […]

Jarraitu irakurtzen »

Mirim Isasiren misterioa

Mirim Isasiren misterioa

XVII. batzarra: erronka gainditua

XVII. batzarra: erronka gainditua

Azkenean, gure beldur guztien gainetik, kongresu honen erronka nota onarekin gainditu dugula esan ahal dugu. Pandemiak ezin izan du gurekin. Irakasle gehienek beren konpromisoak bete dituzte, Josean Ascunceri egindako omenaldiak gainezka egin zigun eta, azken egunean, aretoko edukierarekin arazoak izan genituen. Erbesteko Mitoen kongresu honek, gainera, hurrengo liburu batean jasoko diren ekarpen interesgarriak utzi dizkigu. […]

Jarraitu irakurtzen »

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak

Oztopo guztien gainetik prest gaude gure nazioarteko XVII. batzarrari hasiera emateko. Urte hasieran zaila ematen bazuen, egun erraza ez dela izan aitortu behar dugu, ikaragarria. Batzarraren gai nagusia 36ko Erbesteko mitoen ikerketa da. Gurekin espezialista handiak izango ditugu, besteak beste, Manuel Aznar Soler, Anastasia Shamarina, Antolín Sánchez Cuervo, José María Naharro-Calderón, Jose Luis Orella, Josebe […]

Jarraitu irakurtzen »

Beti arte, Alfontso!

By on 2021/09/19 in Batzarrak
Beti arte, Alfontso!

2008ko azaroan, Hamaika Bidek eta Hondarribiko Udalak omenaldia eskaini genion Alfontso Sastre maisuari. Agindu makila eman genion orduan. Ondo merezita. Betiko, lagun!

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Erbesteko mitoak. 2021eko batzarra

Aurtengo azaroaren 17tik 19ra Hamaika Bide Elkarteak Nazioarteko Batzar berri bat egiteko deialdia zabaldu du. Gaia hau da: Erbesteko Mitoak. On Kixote eta beste heroi utopikoak. Jose Angel Ascunceren omenez. Jardunaldian Donostian egingo dira, Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian. 1936-1939ko gerrako erbestealdiak sortutako testuetan eta lanetan hainbat erreferentzia errepikatzen dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Emakume ahaztuak

Emakume ahaztuak

Liburu kolektibo berri honek, Voces de escritoras olvidados. Antología de la guerra civil española y del exilio, 1936-1939ko erbestealdi kulturaleko emakumearen papera jorratzen du. Carmen Mejía Ruizen zuzendaritzapean eta María Jesús Piñeroren koordinaziopean, sorkuntzaren eta gizarte-aktibismoaren esparruan gailendu ziren hamazazpi emakumeren oroitzapena jorratzen du obrak. Bereak dagoeneko izen ezagunak dira ikasketa-eremu honetan, nahiz eta oraindik […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo