Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: nabarmenduak

Artetaren azkeneko urteak

By on 2016/10/18 in Albisteak
Artetaren azkeneko urteak

Javier González de Durana irakasleak Aurelio Arteta margolari bilbotarraren azkeneko urteak ikertu ditu batez ere haren biografian oso polemikoak izan diren argi-ilunak argitzeko asmoz. Ikerketa horren emaitzak orain gutxi plazaratutako liburu batean aurkeztu ditu: Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940), hau da, “Aurelio Artetaren gerra, erbestea eta heriotza (1936-1940)”. Ikerketa-liburu berri honetan, González […]

Jarraitu irakurtzen »

Maria Dolores Arana Mexikon, idazle erbesteratua

By on 2016/09/13 in Albisteak
Maria Dolores Arana Mexikon, idazle erbesteratua

Maria Dolores Arana 1910eko uztailaren 24an jaio zen, Zumaian (Gipuzkoa). Estuasunik gabeko familia batean jaio zen, oso familia tradizionala eta erlijiosokoa halaber. Gurasoak Victoriano Arana eta Remedios Ilarduya ziren. Aita aduana bulegoan lan egiten zuen, administratzaile gisa. Aitari destino berria eman ziotenean, Irunen, familia osoa Donostiara bizitzera joan zen. Donostiako etxean Doloresen haurtzaroa igaro zen, […]

Jarraitu irakurtzen »

Masoneriaren oroimena

Masoneriaren oroimena

  Diktadurak masoneriaren aurka zabaldu zuen gorrotoa guztiz ezaguna da. Erabateko jazarkunde horren ondorio nagusia logia gehienen desagerpena izan zen. Talde haien partaide gehienak erailak, espetxeratuak edo, kasu onenean, erbesteko bideak hartzera behartuak izan ziren. Urtetako errepresio horren ondorio zuzena gaur egun pentsamendu mugimendu horren inguruan dagoen ezagutze falta da. Askotan ez dakigu ezta haien […]

Jarraitu irakurtzen »

Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

By on 2016/06/05 in Albisteak
Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

Arantza Amezagak, gure elkarteko partaidea, aurtengo Manuel Irujo saria jaso du ekainaren lau honetan, Lizarran (Nafarroan). Sari honen bidez urtetan egin duen idazle zein ikerlari lana eskertu nahi izan diote. Hamaika Bide Elkartean ondo asko ezagutu ditugu Arantzaren bi alde horiek. Buenos Airesen jaioa, 1943an, Bingen Amezaga idazlearen eta Mercedes Iribarrenen alaba, erbesteko alaba alegia, […]

Jarraitu irakurtzen »

Pablo joan zaigu

By on 2016/03/29 in Albisteak
Pablo joan zaigu

Joan den martxoaren 17an Pablo González de Langarika (Bilbo 1947-2016), poeta handia eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria hil egin zaigu. Urte asko zeraman ziur aski Euskal Herriko poesia-aldizkaria onena den publikazioa aurrera atera nahian. Haren kalitatea eta indarra ezaguna zen baina, gure herrian ohikoa denez, horretarako ez zegoen dirurik. Herioak horrela harrapatu du: harpidedunak biltzen gutxienez […]

Jarraitu irakurtzen »

Aurelio Arteta, berriro gure artean

By on 2016/02/23 in Albisteak
Aurelio Arteta, berriro gure artean

Aurelio Arteta (1879-1940) margolari bilbotar ospetsuaren irudiak erabateko gaurkotasuna lortu du berriro gure artean ere. Bilbao 700 Fundazioak, batetik, “Bilbotar berreskuratuak” bilduman eta Jose Fernández de la Sota idazle ezagunaren eskutik, artistaren biografia kaleratu du: Aurelio Arteta. Los trabajos y los días.  Halaber, iazko azaroaren 10ean, margolariaren heriotzaren 75 urte betetzearekin batera, Mexikoko Ateneo Españolark Artetari eskainitako […]

Jarraitu irakurtzen »

Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

By on 2015/10/10 in Albisteak
Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hamaika Bide Elkarteko lagunak aurtengo “XV. Manuel Irujo Saria” jaso du Lizarran, Nafarroan. Iosuk lan eskerga egin du, 1936ko gerra zibiletik abiatuta, gaur egungo historia ikertzeko eta ezagutarazteko. Ehunka dira argitaratu dituen lanak eta artikuluak; haien artean ezagunena Frantzian dagoen Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko monografikoa da. Gursen milaka euskaldun eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

2015eko abenduaren 10tik 15era, Hamaika Bide eta GEXEL elkarteak euskaldunen eta errepublikazaleen erbesteari buruzko Nazioarteko XIV. Batzara antolatzen ari gara. Oraingoan, arrazoi desberdinak zirela medio, erbestearen ikuspegi orokorretik kanpo gelditu ziren pertsonak eta mugimenduak aztertu nahi ditugu. Modu horretan, gure asmoa “Oroimen historikoaren beste aurpegia” ikertzea izango litzateke. Azterketaren erdigunera oso bazterreko gai desberdinak eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo