Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Heterodoxoak eta heterodoxiak. Gure aurtengo proposamena

2015eko abenduaren 10tik 15era, Hamaika Bide eta GEXEL elkarteak euskaldunen eta errepublikazaleen erbesteari buruzko Nazioarteko XIV. Batzara antolatzen ari gara. Oraingoan, arrazoi desberdinak zirela medio, erbestearen ikuspegi orokorretik kanpo gelditu ziren pertsonak eta mugimenduak aztertu nahi ditugu. Modu horretan, gure asmoa “Oroimen historikoaren beste aurpegia” ikertzea izango litzateke. Azterketaren erdigunera oso bazterreko gai desberdinak eraman nahi ditugu: Juan Larrea edo Jokin Zaitegi bezalako ameslariak, esaterako, edo elizaren partaideak, sarritan ezkutuan erbesteratuak, munduaren beste muturrera bidalitakoak, edo emakumeak, beti mundu ofizialetik urrunduta egon direnak. Horiez gain, beste ikuspuntu oso desberdin batetik, damututako gerra garaileek ere bere lekua izango lukete, “Zertarako…” galdetu zuten erreketeek edo frankistek. Edo beti ahanzturaren erbestean egon den mugimendu anarkista. Edo gutxiengoak: masoiak, judutarrak, etab. Eta, nola ez, beste sexualitate desberdin bat aldarrikatu zuten pertsonak. Hor daude, baita ere, alderdien diskurtso ofizialeetatik aldendu ziren intelektualak, Julia Álvarez edo Juan Astigarrabia bezalakoak.

Laburbilduz, hauexek dira orain arte planteatu diren lan ildoak:

* Elizaren erbesteratuak

* Erbesteko emakumeak

* Masoiak, judutarrak eta beste gutxiengoak

* Garaile damutuak

* Anarkistak

* Sortzaile eta intelektual ameslariak

* Homosexualak, lesbianak eta beste sexualitateen defendatzaile erbesteratuak 

* …

Ikerketa esparrua erabat zabala da. Zientzialariak, sortzaileak, idazleak, pentsalariak… Proposamenak euskal kulturaren mundura muga daitezke, edota orokorrean errepublikazaleak izan daitezke.

Batzarrean parte hartzeko epeak hauexek dira:

– Proposamenak bidaltzeko azken eguna: uztailak 15. Hamabost lerroko laburpen bat, helbide honetara bidali behar da: hamaikabide@gmail.com.

– Ponentziak aurkezteko azken eguna (zirriborroak): urriak 7.

– Batzarraren datak: abenduaren 10etik 15era. 

– Bilkuren tokiak: Tolosa, Donostia eta Gernika.

– Matrikularen ordainketa: 35 euro.

Laguntzaileak:

* Euskal Herriko Unibertsitatea

* Mondragon Unibertsitatea

* Deustuko Unibertsitatea

*Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (GEXEL)

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo