XVII. batzarra martxan: Erbesteko mitoak
Oztopo guztien gainetik prest gaude gure nazioarteko XVII. batzarrari hasiera emateko. Urte hasieran zaila ematen bazuen, egun erraza ez dela izan aitortu behar dugu, ikaragarria.
Batzarraren gai nagusia 36ko Erbesteko mitoen ikerketa da. Gurekin espezialista handiak izango ditugu, besteak beste, Manuel Aznar Soler, Anastasia Shamarina, Antolín Sánchez Cuervo, José María Naharro-Calderón, Jose Luis Orella, Josebe Martínez…
Guztira zortzi ponentzia-mahai antolatu dira. EHUko Carlos Santamaria Liburutegian egingo dira:
-Jose Angel Ascunce omenaldia
-Mitoak eta filosofia
-Erbeste errepublikanoaren mitoak
-Antzerkiaren mitoak
-Kixotea erbestean
-Mito femeninoak erbestean I
-Mito femeninoak erbestean II
-Poetak
Mahai hauekin batera, azaroaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian, Jose Angel Ascunceri omenaldi ofiziala egingo diogu. Bertan Markel Olano Ahaldun Nagusiarekin batera Maria Luisa San Miguel, Manuel Aznar Soler eta Iosu Chuecak hitz egingo dute.
Batzarraren barruan, bestetik, Antonio Ferreren Tierra calcinada dokumentala estreinatuko da. Lan honetan Jose Angel Ascuncek presentzia handia izan zuen.
Antolatutako ekintza guztietan sarrera irekia izango da.