Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Archive for urtarrila, 2015

Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

By on 2015/01/25 in Albisteak
Fernández de la Sotak Juan Larrearen biografia plazaratu du

Jose Fernández de la Sota (Bilbao, 1960) idazle bilbotarrak Juan Larrearen biografiaren edizio osatua kaleratu du. Zehaztasun honek badu bere garrantzia: 2009an de la Sotak liburu honen lehenengo bertsioa argitaratu zuen. Orduan, bildumaren edizioaren betebeharrak zirela eta, testua moztuta atera behar izan zuen. Sei urte geroago berri pozgarria da, benetan, testuaren edizio osatua eskuratzea. Eta […]

Jarraitu irakurtzen »

“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

By on 2015/01/19 in Albisteak
“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

“Guregandik”, Arturo Campion Ikerketa Zentroak argitaratzen duen aldizkaria dugu. Ikerketa Zentro hau Argentinako Lapridan dagoen “Lagunen Etxea” deritzonaren partaide da, eta Euskal Etxearen bitartez sarean jarri ditu orain arte argitaratutako aldizkariak. Aldizkaria lehenengo aldiz 2005an agertu zen eta gaur egun hamar dira plazaratutako zenbakiak. Gaiak askotarikoak dira: historia, literatura, politika, soziologia… Lanak intelektual entzutesuek sinatutakoak dira, […]

Jarraitu irakurtzen »

Liburu berria: errepresio frankista Orion

Liburu berria: errepresio frankista Orion

1936ko gerraren ubera Orion izenburupean Iñaki Iturain Azpirozek Gipuzkoako kostaldeko herri txiki horretan Gerra Zibilean pairatu zituzten ondorioei buruzko monografikoa argitaratu du. Egileak azpimarratzen duenez, “Orio bi mila biztanle inguruko herri txiki bat zen. Uztailaren 18an militarrek emandako estatu kolpeak abiatutako gerrak lurrikara bortitz baten moduan astindu zituen hango herritarrak”. Ondorioak ia gaur egun arte […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo