Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

“Guregandik” aldizkaria, digitalizatuta

By on 2015/01/19 in Albisteak

“Guregandik”, Arturo Campion Ikerketa Zentroak argitaratzen duen aldizkaria dugu. Ikerketa Zentro hau Argentinako Lapridan dagoen “Lagunen Etxea” deritzonaren partaide da, eta Euskal Etxearen bitartez sarean jarri ditu orain arte argitaratutako aldizkariak. Aldizkaria lehenengo aldiz 2005an agertu zen eta gaur egun hamar dira plazaratutako zenbakiak. Gaiak askotarikoak dira: historia, literatura, politika, soziologia… Lanak intelektual entzutesuek sinatutakoak dira, bai Euskal Herrikoak baita Diasporakoak ere, besteak beste, Xabier Irujo, Oscar Álvarez Gila, María Eugenia Cruset… “Guregandik” aldizkariak euskal erbesteari buruzko artikulu dezente argitaratu ditu: Isidoro de Fagoaga, Juan Goyanarte, emakumearen papera euskal erbestean, erbestearen kontzeptua… dira landutako zenbait gai.

http://arturocampion.com.ar/publicacion.html

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo