Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Justo Garate, mediku bat erbestean

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone


Justo Garate medikuaren pertsonalitatea (Bergara, 1900-Mendoza, 1994) euskal erbestearen garrantzitsuenetarako bat izan zen, zalantzarik gabe. Ikerketa-lan honetan Justo Garateren bizialdia errepasatuz, bere aktibitate nagusiak aztertuko ditugu: medikuntza alorrean eginiko aportazioak, formakuntza garaietatik, gerra aurreko bere lehen urratsak lan munduan, Argentinako diasporan bizi izandako urteak, han egin zuen lana… Arreta berezia, bestetik, itzultzaile moduan aurrera eraman zuen ibilbideari eskaini diogu.

Garate bizitza, belaunaldi bereko beste hainbat mediku eta zientzialarien bezala, Francoren estatu kolpearen eta ondorengo gerra zibilaren ondorioz puskatu egin zen. Zorionez, Bergarako intelektuala bere bizimodu berrian laster integratu zen eta Argentina bere bigarren aberria bihurtu zuen; herrialde horretan bere lanarekin jarraitu zuen haren azken egunak arte. Nahiz eta gerrak bere ibilbidea puskatu izan, lan oparoa utzi zigun. Hori ez zen izan erbesteratu askoren erreakzioa; askorentzat diaspora ezin gainditzeko errealitate gogorra izan zen. Garaterentzat, aldiz, bere jendeak eta lurrak minez utziak izan ondoren, bere herriarekiko aurretik hartutako leialtasun konpromezua aukera intelektual eta profesional berriei, zabalagoei ezarri zien.

Intelektual honen izaerak eta haren lan zientifikoaren joerak jarrera horrekin bat egiten dute. Zinez, Garate erbesteratuen artean oso ohikoa zen erresistentziako testimonialismotik urrundu egin zen. Erabat internazionalismo zientifikoaren eta kosmopolitaren baloreak gailendu zituen, azken buruan biak ala biak haren pertsonalitatean sakonki sustraituta bait zeuden. Jarrera horren iturriak ugari ziren: haren jakin-min intelektuala, landu zuen eleaniztasuna, herrialde desberdinetan baina batez ere hogeigarren hamarkadan Alemanian finkatu zuen mediku-formakuntza sakona…

Testuinguru horretan, bereziki bikainak moldatu zituen itzulpenak izan ziren. Lan hori batez ere 40. eta 50. hamarkadetan landu zuen. Itzulpenak Argentinako argitaletxe garrantzitsuek plazaratu zituzten, batez ere Espasa-Calpek eta Losadak. Lan horrek, egia da, bere egoera ekonomiko zaila arintzeko aukera eman zion eta, halaber, bere gogo sortzaileak osatzeko aukera ezin hobea. Baina ez hori bakarrik. Itzulpenei esker haren izena Iberoamerikako panorama zientifikoan ezaguna egin zen. Modu batez, itzulpen horiek haren ibilbide profesionalaren benetako aurkezpen-gutunak izan ziren eta, azkenean, horrek bere izena ahanzturatik urrundu zuen. Itzulpenen edukiak desberdinak izan ziren: historikoak, zientifikoak, humanistikoak. Horiek, ene ustez, galdera bat azalarazten dute: egileak itzuli behar ziren liburuak aukeratzeko garaian argitaletxeen iritzietan eraginik izan zuen? Haren iritzia kontutan hartu zuten edo enkargu hutsak izan ziren?

Jon Arrizabalaga
(IMF-CSIC, Bartzelona)


Justo Garate emaztearekin, Telesforo Monzón eta Jose Mugika Donibane Lohizunen (Lapurdi).

“Medicina, historia y traducción en la obra de Justo Garate, exilado vasco en Argentina” artikulu osoa. Testua gaztelaniaz dago:
Justo Garate por Jon Arrizabalaga

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo