Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

By on 2014/12/24 in Albisteak
Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

Verónica Azcue irakasleak aurrera darraio Jose Martin Elizondo (Getxo, 1922 – Toulouse, 2009) antzerkigileari buruzko ikerketan. Oraingoan “Numantina” antzezlana aztertu du, ziur aski euskal erbesteratu honek idatzitako lan garrantzitsuenetariko bat. Jose Martin gure elkarteko bazkide izan zen. Toulousen erbesteratuta, han militante anarkista honek antzerki munduan lan eskerga egin zuen. Hala ere, bere sorterrian gutxi ezagutzen […]

Jarraitu irakurtzen »

Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

By on 2014/12/14 in Albisteak
Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

Regina Margarita Raull Martín margolaria Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an. Horren arabera, Regina erbesteko bigarren belaunaldiko partaidea izan zen, hau da, haurtzaroan gurasoekin erbestera joan zirenen belaunaldikoa. Raull Martín familiak Pirinioetako muga igaro zuen 1939an. Frantzian, soilik Amerikara joateko itsasontzia lortu arte gelditu ziren. Urte amaieran Errepublika Dominikarrerantz ontziratu ziren, hara 1939ko abenduaren 19an […]

Jarraitu irakurtzen »

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

Cesar Arrondo irakasleak, gure elkarteko partaide ezaguna, Argentinako Laprida herriko euskaldunen historia txikia, eta aldi berean heroikoa, bildu du. 1899an, Laprida sortu zenean, han zeuden geure herrikideak eta aktiboki lagundu zuten proiektu berri hartan. Gaur egun, ehun urte baino gehiago igaro direnean, haien ordekoek lanean darraie Latinoamerikan euskal identitatearen defentsan. Arrondo irakaslearen ekarpen interesgarria zalantzarik […]

Jarraitu irakurtzen »

Pilar Zubiaurreri buruzko liburu berria

Pilar Zubiaurreri buruzko liburu berria

Epistolario de Pilar de Zubiaurre (1906-1970) Edizioa, hitzaurrea eta oharrak: Iker González-Allende. Woodbridge: Tamesis, 2014. xxvi + 414 or. ISBN 9781855662766. Liburu berri honetan 1906tik 1970arte intelektual bizkaitar honek idatzitako 188 gutun bildu dira. Pilar Zubiaurre (Garai, Bizkaia, 1884 – Mexiko hiria, 1970) intelektualak, Zubiaurre anaien ahizpa, bizitza osoan hispaniar munduko pertsonalitate ospetsu askori idatzi […]

Jarraitu irakurtzen »

Luis Mariano, ehun urte

By on 2014/08/13 in Albisteak
Luis Mariano, ehun urte

1914ko ekainaren 13an, Irunen, Mariano Eusebio González García jaio zen, urteen poderioz Luis Mariano izen artistikoarekin mundu osoan ezaguna egin zen artista eta abeslari handia. Luis Mariano, beste euskaldun asko moduan, erbestea ezagutu zuen: 1936an, bere familiarekin, Baionara gerratik ihes egin zuen. Lapurdiko hirian, beste euskal erbesteratuekin batera, musika talde bat sortu zuen, bereziki jatetxetan […]

Jarraitu irakurtzen »

NAZIOARTEKO X. BATZARRA. ERBESTEA NORBERAREN IKUSPUNTUTIK

By on 2014/07/26 in Batzarrak
NAZIOARTEKO X. BATZARRA. ERBESTEA NORBERAREN IKUSPUNTUTIK

Nestor Basterretxea hil da

By on 2014/07/12 in Albisteak
Nestor Basterretxea hil da

  Nestor Basterretxea Artzadun (Bermeo, Bizkaia,  1924ko maiatzaren 6a – Hondarribia, Gipuzkoa, 2014ko uztailaren 12a), gure azkenetariko erbesteratu handia hil egin da. Hilabete asko zeraman gaixorik eta, horregatik, joan de azaroan antolatu genuen erbesteko euskal artistei eginiko omenaldian ezin izan zuen parte hartu. Nestorrek gure ekimenetan sarritan parte hartu zuen. Horrela, joan den urtean aurkeztu genuen Nortasuna eta […]

Jarraitu irakurtzen »

“Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak”

By on 2014/07/08 in Liburuak
“Nortasuna eta integrazioa. Euskal erbesteko ahotsak”

Elkartearen liburu berri honetan erbestean bizi izan diren edo jaio diren hamabost intelektualekin izandako elkarrizketak jaso dira. Hauek dira elkarrizketatuak: * Carlos Blanco Aguinaga * Julio Jáuregui * Julio Larrondo Izaguirre * Marina Ruiz García * Nestor Basterretxea Arzadun * Arantza Amezaga * José Martín Elizondo * José Luis Ulibarrena Arellano * Federico Álvarez Arregi […]

Jarraitu irakurtzen »

“Exilio e identidad”, elkartearen liburu berria

By on 2014/07/08 in Liburuak
“Exilio e identidad”, elkartearen liburu berria

Mertxe Acillonaren koordinaziopean gure liburutegiaren ale berri honek, neurri handi batez, Donostian, 2010ean izenburu berarekin egin genuen batzarraren komunikazioak jaso ditu. Liburuak, ia osoa gaztelaniaz idatzita, hiru ataletan dago antolatura. Lehenengoan erbesteratuen identitatea aztertu egiten da. Bigarrenean, ordea, historia eta oroimena lantzen dira. Azkenik, hirugarrenean, erbesteak herri nortasunerako izan duen garrantzia aztertu egiten da. Liburuan […]

Jarraitu irakurtzen »

ARTEA ETA ERBESTEA. 2013KO NAZIOARTEKO BATZARRA

By on 2013/10/16 in Batzarrak
ARTEA ETA ERBESTEA. 2013KO NAZIOARTEKO BATZARRA

1999tik Hamaika Bide Elkartea antolatzen ari den 1936-1939 gerraren ondorioz sortutako erbesteko kulturari buruzko nazioarteko batzarrei segida emateko, aurten, 2013an, Artea eta Erbestea izango da gure bilkuraren gai nagusia, hau da, erbestean sortutako arte-lanak. Honekin hamahiru izango dira gure elkarteak antolatutako batzarrak. Aurtengo batzarra azaroaren 6tik 8ra Donostian eta Bilbon egingo dugu. Donostiako kasuan, Euskal […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo