Aktak bilduma
Non zeuden emakumeak?La mujer vasca en el exilio de 1936

Gerra ondorengo atzerrian eginiko argazkiak edo informazioak aztertzen baditugu, bertan beti gizonezkoak dira nagusi. Zenbait momentutan emakumeak erbesteratu ez zirela pentsa dezake norbaitek. Ideia hori, jakina, erabat faltsua da. Erbestean euskal emakumeak ziren ere bai, eta, erbesteratuek sortu zuten kultura eta gizarte ekintzetan gogoz parte hartu zuten, haiek beraiek antolatu ez zutenean, nahiz eta gero argazkietan ez azaldu. Hori da, hain zuzen, liburu honen helburu nagusietariko bat: erbesteko argazkietan emakumeak kokatu, ahal den neurrian haiek egindako lana goraipatuz eta berreskuratuz. Historikoki zor diegu eta. Gure oraingo ekimen honek errebindikazio horretan beste urrats bat izan nahi du.
Koordinatzailea: José Ramón Zabala Agirre
[Lehen argitalpena] . – 2007.
I.S.B.N.: 978-84-934455-2-2
LG / D.L.: SS-1394/07
José Antonio Agirre: proiektu kultural bat

Liburu honetan hainbat gogoeta eta azterketa bildu dira, J. A. Agirre Lekuberen eginkizun intelektual eta kulturalaren inguruan eta euskal historiari eta literaturari hark egindako ekarpenaren inguruan.
Sei saiakera hauen bidez, lehen lehendakariak erbestean egin zuen lana eta euskal kultura defendatzeko etengabe egin zuen ahalegina nabarmendu nahi dira.
Koordinatzailea
Edurne Muñoz
[Lehen argitalpena] . 2007
I.S.B.N.: 978-84-934455-1-5
LG / D.L.: SS-95/07
Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo

Euskal erbestearen seme-alabak: errotzea edo deserrotzea lanean arrazoi historikoak zirela- eta etxea eta herria utzi eta munduko hainbat lekutan bizimodu berria eraiki behar izan zuen kolektiboaren memoria berreskuratu nahi da.
Denborak aurrera egin eta bere legea ezartzen du. Gure historiarako hain garrantzitsua izan zen gertaera hori iraganarekin batera ahaztuz doa. Beraz, gure beharra, ahal dugun heinean, talde edo kolektibo horren memoria berreskuratzea da.
Horixe da, hain zuzen, esku artean duzun liburuaren filosofia eta esangura.
SATURRARAN ARGITALETXEA
BILDUMA: AKTAK
Los hijos del exilio vasco: arraigo o desarraigo
Koordinatzaileak
J.A. Ascunce – Mª L. San Miguel [Lehenengo argitalpena] . – 2004.
Ale kopurua: 750
602 or. ; 23 zm.
I.S.B.N.: 84-932271-9-6
L.G. / D. L.: SS-1311/04