Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Bizi ari garen egoeraren ondorioz, berriro ere Jose Angel Ascunceri eskaini behar genion omenaldia atzeratzeko beharrean ikusten gara. Omenaldi hori datozen otsailaren 4 eta 5ean ospatu behar zen. Une honetan eskuan ditugun datuekin ez Euskal Herrira ezta ere Donostiara ezin izango da etortzea. Zalantzarik gabe inguruko itxiera izango dugu eta biltzeko aukerak oso mugatuak izango dira. Une honetan data berri bat plazaratzen ez gara ausartzen ere baina garbi dugu egin beharrekoa dela eta, egoera hobetzen denean, berriro martxan jarriko dugula.

Bide batez, ohar honetaz baliatu nahi dugu ere Joxean gogorarazteko. Iazko otsailaren 5ean utzi gintuen irakaslea, atzean lan kritiko eta argitalpen ondare garrantzitsua utzirik. Halaber, Marixa San Migeli, bere betiko laguna, gure elkartasuna adierazi nahi diogu.

Joxean, bihotzean zaitugu.

Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo