Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Koro Arizmendi erbesteratua hil egin da

By on 2017/11/01 in Albisteak

Aurtengo batzarrari hasiera emateko egun gutxi batzuk falta direnean, Zientzia eta Erbestea alegia, Koro Arizmendi Otaegiren heriotzaren berri jaso egin dugu. Koro joan den urriaren 24ean hil egin da Mexikon. Koro Donostian jaio zen, 1929an. Haren aita Karabineroen kapitaina zen eta horregatik ia urte osoa Madrilen igarotzen zuten; bakarrik udetan hurbiltzen ziren Euskal Herrira. Frankisten estatu kolpeak Madrilen harrapatu zuen Arizmendi familia. Handik Bartzelonara eta, ondoren, Frantziara. Marseillatik erbesteratzeko itsasontzi bat lortu zuten baina behin Casablancan atxilotuak eta konzentrazio esparru batean entzerratuak izan ziren. Azkenik, 1941ko azaroaren 20an Mexikoko Veracruzera heldu ziren.

Koro UNAMen odontologia ikasi zuen. Aurretik Colegio Madrid eta Instituto Luis Vives instituzioetan ikasi zuen, biak errepublikarrek sortutako ikastegiak. Beka bati esker New Yorkera joan zen ikasketekin jarraitzeko. Berriro ere Mexiko Hirian dentista bezala hasi zen lanean. Lan horretan lehendabizi Espainiako errepublikanoei, ondoren Amerika osotik Mexikora joandako iheslari guztiei lagundu zien.

Geroago Ejertzito Zapatistarekin jarri zen harremanetan. Ramona Komandantea ezagutu zuen eta laster zapatisten dentista bihurtu zen; halaber haien ideen propagandista egin zen.

Korok beti ideia errepublikarrak eta ezkertiarrak defenditu zituen. Eskerrik asko, Koro!

Kororen heriotzaren berri Mexikoko Ateneo Espainiarraren bitartez jaso egin dugu. Ohar biografiko hauek, bestetik, Javi Larrauri ren artikulu batetik atera ditugu; Larrauri bera da testu honekin doan marrazkiaren egilea.

Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo