Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Archive for abendua, 2014

Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

By on 2014/12/24 in Albisteak
Jose Martin Elizondori buruzko lan berria

Verónica Azcue irakasleak aurrera darraio Jose Martin Elizondo (Getxo, 1922 – Toulouse, 2009) antzerkigileari buruzko ikerketan. Oraingoan “Numantina” antzezlana aztertu du, ziur aski euskal erbesteratu honek idatzitako lan garrantzitsuenetariko bat. Jose Martin gure elkarteko bazkide izan zen. Toulousen erbesteratuta, han militante anarkista honek antzerki munduan lan eskerga egin zuen. Hala ere, bere sorterrian gutxi ezagutzen […]

Jarraitu irakurtzen »

Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

By on 2014/12/14 in Albisteak
Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

Regina Margarita Raull Martín margolaria Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an. Horren arabera, Regina erbesteko bigarren belaunaldiko partaidea izan zen, hau da, haurtzaroan gurasoekin erbestera joan zirenen belaunaldikoa. Raull Martín familiak Pirinioetako muga igaro zuen 1939an. Frantzian, soilik Amerikara joateko itsasontzia lortu arte gelditu ziren. Urte amaieran Errepublika Dominikarrerantz ontziratu ziren, hara 1939ko abenduaren 19an […]

Jarraitu irakurtzen »

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

César Arrondok “Vascos en Laprida” argitaratu du

Cesar Arrondo irakasleak, gure elkarteko partaide ezaguna, Argentinako Laprida herriko euskaldunen historia txikia, eta aldi berean heroikoa, bildu du. 1899an, Laprida sortu zenean, han zeuden geure herrikideak eta aktiboki lagundu zuten proiektu berri hartan. Gaur egun, ehun urte baino gehiago igaro direnean, haien ordekoek lanean darraie Latinoamerikan euskal identitatearen defentsan. Arrondo irakaslearen ekarpen interesgarria zalantzarik […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo