Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Emakume muralistak Mexikon

By on 2018/04/21 in Albisteak

Irudian, Begoña Arteta eta Regina Rebull.

Apirilaren 15ean, Mexikoko Ateneo Espainiarrak antolatuta, “Federico García Lorca” VII. Liburu-azokan, Dina Comisarenco-ren Eclipse de siete lunas. Mujeres muralistas en México liburuaren aurkezpena egin zen Mexiko Hirian. Liburuan jaso egin diren margolarien artean Euskal Herrian jaiotako artista mexikar bat dago: Regina Rebull.
 
Regina Margarita Raull Martín 1931ko otsailaren 12an Bilbon jaio zen. Haurrak gurasoekin erbestera joan behar izan zuen; horri erbestearen bigarren belaunaldia edo belaunaldi hispano-mexikarra dei egin zaio. Raull Martín familia Pirinioak 1939an gurutzatu zuen. Amerikarakao ontziratu arte Frantzian egon ziren. 1939ko abenduaren 19an Dominikar Errepublikara heldu ziren. Bi urte geroago familiak Mexikora joatea erabaki zuen eta han Reginak arte-ibilbide oparo egin zuen.
 
1910eko Iraultza Mexikarrarekin batera, muralismoa, hau da, margolan erraldoiak, indarrez birsortu zen. Laster Mexikoko ezaugarri nagusietariko bat bihurtu zen. Margolaritzaren Eskola Mexikarra sortu zen hiru izen handiekin: Diego Rivera, David Alfaro Siqueiros eta José Clemente Orozco. Muralismoa ulertzeko beste moduak ere sortu ziren eta hor dago, esaterako, Rufino Tamayoren proposamena. Tamayok, proposamen sozialatik haratago, berak “errealismo magiko” bezala definitu zuen proposamena plazaratu zuen; horren arabera, herri indigenen ezaugarriak, esperimentazioa eta Europatik XX. mendeko lehenengo hamarkadetan heldutako joera berriak nahasten ziren. Eta Regina Rebullen lan ildo horretan kokatu behar dugu, alegia.
Muralismoan askotan gizonezkoen irudi handiak azpimarratu dira baina izan dira baita ere, XX. mendean zehar, oso emakume garrantzitsuak. Liburu honek errealita hori baieztatu nahi du nolabait.

Esan behar dugu emakumeen egindako mural garrantzitsuenak Mexiko Hiriko Antropologia Museo Nazionalean ikus daitezleela. 

 
                                                                                                               -María Bueno-
 
Informazio gehiago:
 

Liburua aurkezteko mahaia.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo