Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Masoneriaren oroimena

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

img219

 

Diktadurak masoneriaren aurka zabaldu zuen gorrotoa guztiz ezaguna da. Erabateko jazarkunde horren ondorio nagusia logia gehienen desagerpena izan zen. Talde haien partaide gehienak erailak, espetxeratuak edo, kasu onenean, erbesteko bideak hartzera behartuak izan ziren. Urtetako errepresio horren ondorio zuzena gaur egun pentsamendu mugimendu horren inguruan dagoen ezagutze falta da. Askotan ez dakigu ezta haien partaideekin zer gertatu zen ere.

Horregatik, Altunaberri Elkarte Kulturalak aurrera eraman duen ikerketa lana benetan interesgarria da. Elkarteak Donostiako Altuna 15.zenbakia logiaren historia eta frankismoaren ondorioz izan zuen amaiera tragikoa berreskuratu du neurri batean. Liburuak euskaraz eta gaztelaniaz plazaratu dute eta euskarazko bertsioa Iban Lertxundi Zabalak egin du. Historia 1932tik 1936ra doa baina, bestetik, gerra ondoren logiaren partaideen inguruko informazioak bildu dituzte ere bai. Jazarpen horren tresna nagusiak izen bat izan zuen: Tribunal de Represión de la Masonería y el Comunismo, Masoneriaren eta Komunismoaren Erreprimitzeko Auzitegia, alegia.

Liburuak ez du luzera handia baina bertan bildutako informazioak aberatsak dira: logiaren historia, partaideen zerrenda, behintzat identifikatuak izan direnak, logiaren bultzatzaile nagusia izan zenaren informazioak, Elias Benjamín Marqués alegia, mugen gaineko Spartacus logiaren sorrera, elkartearen zigiluak… Agian, liburuan bildutako dokumentu zirraragarriena 1934an egin zen argazkia da; argazki horretaz baliatu zen polizia taldearen partaideak identifikatzeko; hortik datoz, hain zuzen, irudi bakoitzaren gainean agertzen diren zenbakiak.

Altunaberrik egin duen lana ez da erraza izan eta, emaitzak ikusita, benetan pozten garen, batez ere, gure artera masoneriaren argia zabaltzen saiatu ziren emakume eta gizon haien izenak berriro ere plazan agertzeagatik. Osasuna, Indarra eta Batasuna.

Liburuaren datuak: Argi baten memoria. Altuna 15a logia adeitsuaren historiara gerturatzea (1932-1936). Altuna Books, Altunaberri Kultura Elkartea. Donostia, 2016. ISBN: 978-84-608-5306-0

Liburuaren datuak:
Argi baten memoria. Altuna 15a logia adeitsuaren historiara gerturatzea (1932-1936). Altuna Books, Altunaberri Kultura Elkartea. Donostia, 2016.
ISBN: 978-84-608-5306-0

Informazio gehiago

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo