Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Tag: nabarmenduak

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Joxean Ascunceri omenaldia, atzeratuta

Bizi ari garen egoeraren ondorioz, berriro ere Jose Angel Ascunceri eskaini behar genion omenaldia atzeratzeko beharrean ikusten gara. Omenaldi hori datozen otsailaren 4 eta 5ean ospatu behar zen. Une honetan eskuan ditugun datuekin ez Euskal Herrira ezta ere Donostiara ezin izango da etortzea. Zalantzarik gabe inguruko itxiera izango dugu eta biltzeko aukerak oso mugatuak izango […]

Jarraitu irakurtzen »

Elkartearen zuzendaritza berria

Elkartearen zuzendaritza berria

Joan den abenduan elkartearen ohiko batzar orokorra izan genuen. Gai nagusia zuzendaritza berria izendatzea zen, hiru urtero berritu egin behar baita. Batzar horren hasieran Jose Angel Ascuncek, presidentea taldea sortu zenetik, kargua uzteko borondatea azaldu zuen. Horrela gauzak, batzarrak Ascunceren eskaera onartu zuen baina, halaber, Elkartearen Ohorezko Presidentea izendatzea erabaki zuen, modu batez hainbeste urtetako […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskaldun bat Granadan

By on 2019/10/20 in Albisteak
Euskaldun bat Granadan

Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak […]

Jarraitu irakurtzen »

Gutun galduak

By on 2018/06/10 in Albisteak
Gutun galduak

Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an. Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru […]

Jarraitu irakurtzen »

Federiko Álvarez hil zaigu

By on 2018/05/19 in Albisteak
Federiko Álvarez hil zaigu

Federiko Álvarez Arregi, idazle donostiar erbesteratua (1927ko otsailaren 19a) maiatzaren 18an, Mexiko Hirian hil zaigu. 91 urte zituen. Federiko José Luis Álvarez Enparantza “Txilladergi”ren lehengusu zuzena zen; dena dela batak zein besteak oso bizitza desberdinak izan dituzte. Federiko Álvarez Frantzisko Fermin Álvarez-en semea zen, Izquierda Republicanaren sortzaile batena, alegia. Gerra bukatuta, 1940ean, Federiko eta bere […]

Jarraitu irakurtzen »

Ricardo Vinós, matematikari arabarra

By on 2017/12/31 in Albisteak
Ricardo Vinós, matematikari arabarra

Academia Hispano-Mexicanaren ikaslegoak argitaratutako aldizkaria. David Mota Zurdo irakasleak frankisten diktadurapean erbesteratu behar ziren euskal zientzialariak berreskuratzeko lanarekin jarraitzen du. Oraingo honetan Ricardo Vinós matematikari arabarraren biografian eta lanean zentratu da, galtzekotan dugun beste izen handia. Matematikari handia eta lanbide heziketaren bultzatzailea izango zen gizona Gasteizen (Araban) jaio zen, 1888ko ekainaren 25ean; aurten bere jaiotzaren […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskal zientzialari baten mendeurrena: Carlos Sáinz de la Calzada

By on 2017/11/18 in Albisteak
Euskal zientzialari baten mendeurrena: Carlos Sáinz de la Calzada

Aurten Carlos Sáenz de la Calzada Gorostizaren ehun urte bete dira. Biologoa, geografoa, irakaslea, zientzialari arabarrak errepublikaren aldeko leialtasuna garesti ordaindu zuen baina erbestean ere bere lana aurrera eraman zuen. Mendeurren honen haritik, David Mota Zurdo irakasleak Sáenz de la Calzadaren biografiaren eta zientzian egin zituen aportazioen berri laburra eskaini digu. Ejertzito kolpistaren garaipenak Gerra […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Zientzia eta Erbestea batzarraren behin-behineko programa

Nahiz eta zenbait akats izan, hauxe da Donostian, azaroaren 7tik 11ra ospatuko den batzarraren egitarau orokorraren PDFa. // Aunque es posible que haya algunos errores, éste es el programa en PDF del congreso que se celebrará en Donostia-San Sebastián, del 7 al 11 de noviembre. Programa. Hay que clicar dos veces. Bi aldiz klikatu behar […]

Jarraitu irakurtzen »

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Aurten gure 1936ko erbestealdiari buruzko Nazioarteko XV. Batzarra antolatu nahi dugu eta, dagoeneko, haren ardatz nagusia aukeratu egin dugu: zientzia eta erbestea. Horrelako erbesteari buruzko ikerketetan zientzia izan da ziur asko gehien baztertu den gaia. Gure asmoa zera da: zientziaren inguruan gure zientzialarien ondarea berreskuratzea. Azaroaren 7tik 11ra zientziaren arlo desberdinetan gizon-emakume haiek egin zituzten […]

Jarraitu irakurtzen »

Jose Angel Ascunceri omenaldi liburua

By on 2016/12/08 in Albisteak
Jose Angel Ascunceri omenaldi liburua

    Iker González-Allendek, Nebraskako Unibertsitatearen irakasleak koordinatuta eta Deustuko Unibertsitateak argitaratuta Jose Angel Ascunce irakasleari eskainitako omenaldi liburua plazaratu da. Lan honetan ikertzaile eta argitaratzaile donostiarrak euskal erbestearen gainean aztertu dituen zenbait gai jaso dira. Liburuaren izenburua hori da, alegia, Euskal erbestea. Liburuan hamasei proposamen bildu dira, beste hainbeste espezialisten lanak, guztiak neurri batean […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo