
Winnipeg itsasontziaren zeharkaldia
Estatu osoko 2.000 errefuxiatu baino gehiago abiatu ziren 1939ko abuztuaren 4an Txilera, Winnipeg kargaontzi frantsesean. Zeharkaldia (Pauillac, Frantzia – Valparaiso, Txile) Espainiako Errefuxiatuen Ebakuazio Zerbitzuak antolaketarekin egin zen, Pablo Neruda idazlearen laguntzaz. Neruda, Txileko kontsul berezia Parisen, Errepublikaren defendatzaile intelektual handienetako bat izan zen. Aurretik Amerikara milaka pertsona eraman zituzten beste itsasontzi batzuk izan ziren. […]