Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Herri bat bidegurutzean

By on 2014/06/24
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Erbesteratuak ezin du sendatu bere mina. Leundu baino ez herrira itzuliz gero. Urruti mina, aberri osoarena izan arren, ahazteko zorian izandako historia dugu. Zaila da gerra zibila zela-eta erbesteratutakoen eta Euskal Herriaren atsekabeez jabetzea. Ez, ordea, ahaztea batzuek, ia amets guztiak galduta, egoerari aurre egin ziotela, euskal kultura eta euskararen iraupena lantzeko zama beren gain hartu zutela eta horien alde zuten guztia eman zutela.

Zerrenda luzea denez, besteak beste, gogora ekarri nahi ditugu Bingen Amezaga, Andima Ibiñagabeitia, Telesforo Monzon, Nikolas Ormaetxea, Martin Ugalde eta Jokin Zaitegi.

Euskaraz idatziz eta pentsatuz, aberriaren aldeko grinari eta maitasunari bidea eman zieten erbesteratu hauen samina eta mina gogoratuz, bai eta egin zituzten ahaleginak ere, gorazarre xume hau egin nahi izan diegu.

SATURRARAN ARGITALETXEA
BILDUMA: AKTAK
Herri bat bidegurutzean
Koordinatzailea
Xabier Apaolaza
[Lehenengo argitalpena] . – 2003. Ale kopurua: 750
240 or. ; 23 zm.

I.S.B.N.: 84-932271-8-8
L.G./ D. L.: SS-0081/04


Genre: Aktak Bilduma

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo