Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

80 urte!

By on 2019/03/02 in Batzarrak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Aurten frankisten matxinadaren garaipenaren 80 urte betetzen dira. Gerra bukatu zen baina ez errepresioa eta jazarpen politikoa, kulturala eta pertsonala. Demokrata askorentzat gerraondorengo bide luzea eta gogorra hasi zen.

Efemeridea ez da hutsala eta, logikoa denez, urte osorako ekintza eta oroitzapen ugari prestatu dira. Behean, PDF batean, estatu mailan prestatu direnak jaso egin ditugu. 

Euskal Herrian ere aktibitate desberdinak antolatu dira:

    • Tolosan: Apirilaren 10tik 12ra: Tolosako erbesteratu errepublikazaleei omenaldia. Antolatzen du: Tolosako Foro Errepublikazalea eta Tolosako Udala. Koordinatzailea: Ana Maria Izaskun Ruiz García (anamaryirg@gmailcom).
    • Gasteizen: Urriaren 22tik 24ra. “Gaurko egunean…” Gerra zibilaren oihartzunak Espainia garaikidearen errepresentazio literario eta kulturalak.  Antolatzen du: Euskal Herriko Unibertsitatea. Koordinatzailea:  Natalia Vara  (natalia.vara@ehu.eus).
    • Donostian: Azaroaren 6tik 9ra. Gizarte zientziak eta erbestea: kulturaren bideak. Koordinatzailea; Jose Angel Ascunce (josean.ascunce@gmail.com).

       

      Lotura honetan antolatzen ari diren ekintzen zerrenda:

    • 2019-egutegia gaztelaniaz 

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo