Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Ricardo Vinós, matematikari arabarra

By on 2017/12/31 in Albisteak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Academia Hispano-Mexicanaren ikaslegoak argitaratutako aldizkaria.

David Mota Zurdo irakasleak frankisten diktadurapean erbesteratu behar ziren euskal zientzialariak berreskuratzeko lanarekin jarraitzen du. Oraingo honetan Ricardo Vinós matematikari arabarraren biografian eta lanean zentratu da, galtzekotan dugun beste izen handia.
Matematikari handia eta lanbide heziketaren bultzatzailea izango zen gizona Gasteizen (Araban) jaio zen, 1888ko ekainaren 25ean; aurten bere jaiotzaren 130. Urtemuga ospatuko da, alegia. Oso gazte Madrilera joan zen. Han Batxilergoa eta Matematika eta Zientzia Zehatzak ikasi zituen; azkenik, matematika doktorea egin zen. 1925-1926 ikasturtea Italian eman zuen geometria algebraikoa ikasten diru-laguntza bati esker. Hurrengo ikasturtean College de France jarraitu zituen bere ikasketak. Urte horietan garaiko matematika alorreko izen handiak ezagutzeko aukera izan zuen.
Berriro ere penintsulan, Gasteizko Institutu Orokorra eta Teknikoan lan egiteko toki bat aurkitu zuen. Geroago Logroñon katedra bat eskuratu zuen eta, azkenik, Madrilen. Azken hiri horretan Escuela de Orientación Profesional sortu eta 1939 arte zuzendu zuen. Garai horretan Revista Matemática Hispano-Americana aldizkarian lan batzuk argitaratu zituen.
Frankistek estatu-kolpea eman zutenean, Vinós Errepublikaren alde jarri zen. Gerraren lehenengo hilabeteetan Defentsa-Batzordearen agindupean, Madril ebakuatzen lagundu zuen. Halaber, Kultura Batzordeko kidea eta Lanbide Heziketaren Batzorde Nagusiko presidentea izendatu zuten. Baina hauek ez ziren errepublikan bete zituen kargu bakarrak. 1936an Espainiako ertainetako irakaskuntza berritzeko sortu zuen batzordean lehendakariorde bezala hartu zuen parte, eta, 1936tik 1939ra, Bartzelonako Goi Mailako Ikasketen Eskolako zuzendaria izan zen, esaterako. Ideologikoki Juan Negrínekin lerrokatu zen joerarekin bat egin zuen.
Frankisten garaipenarekin Vinósek ihes egin behar izan zuen. Lasten Parisen topatzen dugu, Junta de Cultura Españolarekin errefuxiatuen alde lanean. Familia bitartean Bilbon zuen. Bakarrik bi urte geroago, 1941ko azaroaren 29an, lortuko zuten berriro ere biltzea. Aurretik, eta Juntari esker, Vinósek Mexikoko bidea hartu zuen. Ipar Amerikako herrialdean, Lorenzo Alcaraz-ekin batera, 1940an, Academia Hispano-Mexicana sortu zuten. Hasieran ikastetxe honetan bigarren hezkuntzako ikasketak eta unibertsitatera joateko ikasketak ematen ziren, bereziki Ingeniaritza eta Arkitektura egiteko. 1944an eskaintza lehen mailako ikasketetara zabaldu zituzten.
Ricardo Vinósek Mexiko Hirian hil zen, 1957ko abuztuaren 24ean.
Bere semea, izen berekoa, Ricardo Vinós ere bai, oso argazkilari mexikar ospetsua da. Semeak erbesteratuei buruzko lan ugari egin ditu.

Artikulu osoa:
Ricardo Vinós

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo