Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Euskal zientzialari baten mendeurrena: Carlos Sáinz de la Calzada

By on 2017/11/18 in Albisteak

Aurten Carlos Sáenz de la Calzada Gorostizaren ehun urte bete dira. Biologoa, geografoa, irakaslea, zientzialari arabarrak errepublikaren aldeko leialtasuna garesti ordaindu zuen baina erbestean ere bere lana aurrera eraman zuen. Mendeurren honen haritik, David Mota Zurdo irakasleak Sáenz de la Calzadaren biografiaren eta zientzian egin zituen aportazioen berri laburra eskaini digu.

Ejertzito kolpistaren garaipenak Gerra Zibilean errepublikaren aldeko leialtasuna erakutsi zituzten pertsonentzat ondorio latzak izan zituen. Jakina, handiena eta okerrena haien ideien porrota. Horrekin oso estu lotuta errepresioa eta erbestea. Etorkizun ilun batetik ihes egiteko asmoz asko izan ziren Europa eta Amerika osoan barreiatu ziren errepublikanoak. Batzuk Frantziara, Belgikara, Erresuma Batura eta Sobietar Batasunera joan ziren eta herrialde horietan bizitza berri bat hasi ziren; lasaitasunak, baino, gutxi iraun zuen: Mundu Bigarren Gerrak laster Europa osoan kolpatu zuen eta ejertzito alemaniarraren aurrean, asko bigarren erbestealdi bati ekin behar izan zioten, oraingoan Amerikako herrialdetara. Orokorrean, mugimendu horien %10 maila desberdinetako intelektualak izan ziren. Ondorioz, gerra ondorengo Espainiak zein Euskal Herriak benetako buru onenen galera ezagutu zuten ezen milaka izan baitziren ihes egin zuten zientzialariek, idazleek, historiadoreek, pedagogoek, ingeniariek eta matematikariek.

Horietako bat Carlos Sáenz de la Calzada (1917) izan zen. Carlos Labrazan jaio zen (Araba), Nafarroko, Errioxako eta Arabako bidegurutzean dagoen herri txiki batean. Gerran, errepublikano konbentzitua izanik eta ejertzito arruntan ezin izan zuela sartu ikusita, aireko ejertzitora sartu zen. Sobietar Batasunera pilotu bezala ikastera bidalia izan zen baina han arazo franko izan zituen, estalinismoaren pentsamendu bakarra onartu ez zuelako. Gerra-kontseilua eta espetxea sufritu zuen. Azkenik, Espainiako Moskuko enbaxadoreak haren askapena lortu zuen. Berriro ere penintsulan, Brigada Internazionalekin Ebroko borrokan ibili zen; bere brigadako gehienak hantxe hil zituzten, bakarrek hogei inguru salbatu baitziren. Gerran ibili ondoren, Sinaia itsasontzian Mexikora ihes egin zuen.

Mexikon emigrantea, Veracruzen ibili zen. Han kamarero moduan lan egin zuen baina laster kultura munduan aritu zen, hasieran Revista América aldizkarian lan egiten. 1940. hamarkadan Perura joan han bere arreba Pilar baitzen. Perun geografia ikasketak egin zituen. Hamarkada amaieran Mexikora itzuli zen eta UNAMeko Geografia Kolegioan hasi zen lanean. Ondoren, Sinaloan, Mochien Prestaketa Eskola sortu zuen. Bizitza osoa irakaskuntzari eta ikerketari eman zion; azpigarriak dira geografia medikoan egin zituen lanak zeintzuetan biologia ere aplikatu zuen. Casa Máxima de Estudios Mexicanos zelakoaren ordezkaria UNESCOn izan zen. Hainbeste esfortzuen truke sari ugari jaso zuen.

Carlos Saénz de la Calzada Mexikon intelektual handi bat izan zen eta haren bizitzaren amaieran horrela onartu zen. Zoritxarrez gure artean ia ezezaguna da. Ea lerro hauen bitartez haren oroimena berpiztea lor dezakegu.

David MOTA ZURDO

TESTU OSOA (Gaztelaniaz):
Carlos Saenz de la Calzada

               Argazkian Mexikoko Sinaloan Carlos Sáenz de la Calzadari eskaini dioten bustoa.<

Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo