Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Pablo joan zaigu

By on 2016/03/29 in Albisteak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

1024px-Liburuak_004

1024px-Liburuak_004

Joan den martxoaren 17an Pablo González de Langarika (Bilbo 1947-2016), poeta handia eta Zurgai aldizkariaren zuzendaria hil egin zaigu. Urte asko zeraman ziur aski Euskal Herriko poesia-aldizkaria onena den publikazioa aurrera atera nahian. Haren kalitatea eta indarra ezaguna zen baina, gure herrian ohikoa denez, horretarako ez zegoen dirurik. Herioak horrela harrapatu du: harpidedunak biltzen gutxienez Zurgai beste bi urte gehiago plazaratzeko, hau da, beste lau zenbaki. Azkenik ezin izan da. Idazleak, etsituta, hil baino ordu gutxi batzuk lehenago esaten zigun, “hogeita hamar bakarrik erantzun dute”. Zurgaitik Pablok behin baino gehiagotan erbestearen poesiarekiko interesa erakutsi zuen; hor daude, esaterako, Juan Larrearen edo Ernestina de Champourcin-en gaineko erreferentziak. 2014an, bestetik, “Artea eta Erbestea”ri buruz antolatu genuen batzarrean parte hartu zuen. Bajo el ligero peso de la nieve, 2015ekoa, haren azken poesia-bilduma izan zen.

Bere gogoa beti zegoen prest laguntzeko. Zure hutsunea mingarria gertatuko zaigu, Pablo. Besarkada handi bat.

IMG_3265c

400px-182_8205

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo