Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

César Arrondoren liburu berria

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Ezaguna da Cesar Arrondo irakasleak Amerikan zein Europan  aurrera eramaten ari den  euskal gaien eta arazoen lan dibulgatiboa. Egilearen kezka nagusietariko bat, zalantzarik gabe, gazteen formakuntza izan da eta hori da, alegia, liburu honen jatorria. “Hojas para la formación” (Formakuntzarako orriak) izenburupean Arrondok hogei gai desberdinak landu ditu, neurri eta formato desberdinetako proposamenak. Horien artean, esaterako, Argentinara joandako bi nafarren biografiak ditugu, Félix de Ayesa eta  Eustaquio Ibarrola, eta horiekin batera, Aberri Egunaren historia, euskal diasporaren jatorria eta ezaugarriak, San Inazio Loiolakoaren biografia…

Beraz, benetako saski-naski eskaini digu Arrondok liburu honetan. Hogei laburpen izeneko kapitulu horiekin batera, bestetik, euskal gatazka politikoaren inguruko lantxoa eskaintzen digu gehigarri  moduan.

Lan interesgarria, beraz, bai Amerikako euskaldunentzat,  baita ere ozeanoaren beste aldekoentzat. Liburua, Sabin Intxaurragari eskainita,  Lauburu argitaletxeak plazaratu du.

Liburuaren informazioa:

César ARRONDO: Hojas para la formación. Ediciones Laburu, 2015, 240 or. ISBN: 978-987-33-9272-6 .

 

 

 

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo