Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Iulen Madariaga, gerra haurra

By on 2015/02/09 in Albisteak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Iulen Madariaga (1932/10/11) politikari ezagunak bere memoriak argitaratu ditu orain dela gutxi. Egiari zor izenburupean (Erein, 2014). 50. hamarkadan ETAren sortzaileetariko bat izan zenak, eta gaur egun Aralar alderdiko kidea denak, orri hauetan militantzia bizitza gogor bat errepasatzen du. Liburuan iritzi eta informazio asko azaltzen ditu, eta egin dituen hanka-sartzeak onartzeko ez du arazorik izan. Izan ere, ziur aski gutxien ezagutzen den informazioa Madariaga “gerla-umea” izan zela da. 1937an Madariaga familia Abrako portutik Baionara joan zen. Horretarako, Ramon Sota armadoreak Euskal Gobernuaren eskuetan utzi zuen “Goizeko Izarra” itsasontzia erabili zuten. Hasiera batean Angelura iritsi ziren, eta handik Txilera joan ziren. Madariagaren erbestealdiak 1947. urtera arte iraun zuen. Honi buruz, liburuan egileak pasadizo bat jaso du: Bilbotik ihes egiten ari zirenean ume bati “Iulen” deitzen ziotela entzun zuen. Haur hura Julen Guimón zen, gerora Alianza Popular alderdiaren sortzaileetariko bat izango zena, gaur egungo PP. “Bizitza nolakoa den!” komentatzen bukatzen du Madariagak.

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo