Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Regina Reull, margolari euskal-mexikarra

By on 2014/12/14 in Albisteak

Regina Margarita Raull Martín margolaria Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an. Horren arabera, Regina erbesteko bigarren belaunaldiko partaidea izan zen, hau da, haurtzaroan gurasoekin erbestera joan zirenen belaunaldikoa. Raull Martín familiak Pirinioetako muga igaro zuen 1939an. Frantzian, soilik Amerikara joateko itsasontzia lortu arte gelditu ziren. Urte amaieran Errepublika Dominikarrerantz ontziratu ziren, hara 1939ko abenduaren 19an heldu zirelarik. Bidaia De la Salle izeneko Transatlantikoan egin zuten. Bi urte geroago, familia osoa Mexikora joango zen. Mexikon Veracruzetik sartu ziren eta berehala erbesteratuen zirkuluekin jarri ziren harremanetan. Reginak, Jose eta Hada anaia-arrebekin batera, erbesteratuek sortutako ikastetxeetan ikasi zuen, Colegio Madrid-en lehendabizi, Instituto Luis Vives ikastetxean ondoren. Handik Escuela Nacional de Artes Plásticas eskolara joan zen Regina; horrek Mexikoko gizartea eta pintura ezagutzeko aukera eman zion.

Regina Raullen margolanek, nolabait, Rufino Tamayo margolari mexikarraren bidetik jarraitu zuten. Tamayok berak “errealismo magikoa” bezala definitu zuen bere estilioa. Moduz batez, Tamayoren asmoa indigenen ondarea, XX. mende hasieratik Europatik heltzen ziren korronte berriak eta esperimentazioa uztartzea zen. Denbora aurrera joan ahala, joera honek abstrakzionismoaren bidea hartu zuen eta Reginak ere zenbait lan abstraktu egin zuen. Hala ere, bide hori ez zen bere gustukoa eta laster aurkako jarrera hartu zuen. 1966an “edukirik gabekoa eta hotza” hitzekin definitu zuen abstrakzionismoa. Bestalde, muralismoa ere landu zuen; horren adibidea Chapultepec-eko basoan ikus daiteke.

Regina Raullen koadro guztiek berezko bakuntasun batera eramaten gaituzte. Normalean protagonistak pertsonak dira, bereziki haurrak eta emakumeak. Koloreek izugarrizko garrantzia dute konposizioetan.

María Bueno

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo