Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Iosu Chueca, “Manuel Irujo saria”

By on 2015/10/10 in Albisteak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hamaika Bide Elkarteko lagunak aurtengo “XV. Manuel Irujo Saria” jaso du Lizarran, Nafarroan. Iosuk lan eskerga egin du, 1936ko gerra zibiletik abiatuta, gaur egungo historia ikertzeko eta ezagutarazteko. Ehunka dira argitaratu dituen lanak eta artikuluak; haien artean ezagunena Frantzian dagoen Gurs kontzentrazio esparruaren inguruko monografikoa da. Gursen milaka euskaldun eta errepublikaren aldeko erbesteratuak egon ziren atxilotuta. “Manuel Irujo Saria” urtero Irujo Etxea elkarteak ematen du. Hamaika Bidetik gure zoriona luzatzen diogu Chueca irakasleari.

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo