{"id":2025,"date":"2016-10-18T18:25:59","date_gmt":"2016-10-18T16:25:59","guid":{"rendered":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/?p=2025"},"modified":"2016-10-18T18:44:52","modified_gmt":"2016-10-18T16:44:52","slug":"artetaren-azkeneko-urteak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/2016\/10\/18\/artetaren-azkeneko-urteak\/","title":{"rendered":"Artetaren azkeneko urteak"},"content":{"rendered":"<p><a href=\"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/2016\/10\/16\/los-ultimos-anos-de-aurelio-arteta\/img244\/\" rel=\"attachment wp-att-2013\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/img244-223x300.jpg\" alt=\"img244\" width=\"223\" height=\"300\" class=\"alignleft size-medium wp-image-2013\" \/><\/a><br \/>\nJavier Gonz\u00e1lez de Durana irakasleak Aurelio Arteta margolari bilbotarraren azkeneko urteak ikertu ditu batez ere haren biografian oso polemikoak izan diren argi-ilunak argitzeko asmoz. Ikerketa horren emaitzak orain gutxi plazaratutako liburu batean aurkeztu ditu:  <em>Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940)<\/em>, hau da, \u201cAurelio Artetaren gerra, erbestea eta heriotza (1936-1940)\u201d.<br \/>\nIkerketa-liburu berri honetan, Gonz\u00e1lez de Duranak artistaren mugimendu guztien jarraitze zehatza egiten saiatu da: frankistek setiatutako Madriletik Valentziara, handik Bartzelonara, Biarritzera, Seteko portura eta, azkenik, dagoeneko mitikoa egin den Sinaia itsasontzian, Mexikoko Veracruzera eta, handik, Mexiko Hirira.<br \/>\nDuranak erabili duen estiloa benetan arina izan da, ia detektibeen eleberria izango balitz bezala: aztarnak eta datuak erabiliz haren hipotesiak eraiki egin ditu. Metodologia deduktibo horren bidez erantzunik ez zuten galderak neurri handi batean erantzun ditu. Esaterako, zergatik erbesteratu zen printzipioz oso mehatxu handia pairatzen ez zuen artistak? Duranak garbi erantzuten du: haren bi semeen bizitza babesteko, biek ala biek errepublikaren alde borrokatu baitzuten. Horrek eraman zuen Arteta senar-emaztea Madriletik Valentziara eta, azkenik, erbeste tragikora. Eta tragikoa esaten dugu bai erbeste guztiak horrelakoak direlako baina baita ere Artetaren deserria haren heriotzarekin istripu absurdo batez bukatu zelako.  Istripuaren inguruan liburua ere haren inguruko zirkunstantziak argitzen saiatu da, horretarako Mexikoko garaiko prentsa eta testigantzak erabiliz.<br \/>\nBeste gai interesgarria Pariseko 1937an ospatu zen Nazioarteko Erakusketaren inguruko polemikarena da. Erakusketa horretan Errepublikak bazuen pabilioi propioa eta barruan elementu nagusia Picassok margotutako \u201cGuernica\u201d izan zen; haren estilo berritzaile zela eta sektore batzuk haren aurrean kritikoak azaldu ziren. Urteen poderioz, esan izan da Euskal Gobernuaren ordezkari batzuek Picassorena Artetaren  <em>Gerraren triptikoa<\/em>rekin aldatzea proposatu zutela. Duranak hori ezinezkoa izan zela argi eta garbi erakusten digu, Artetarena oraindik burutu gabe baitzegoen.<br \/>\nBeraz, ikerketa sakona Gonz\u00e1lez de Duranak liburu honetan eskaini diguna. Baieztapenak uneoro datuen gainean eraikiak, halaber, laminek, argazkiek eta ilustrazioek funtzio bera betetzen dute, testuan azaldutakoa argitzea, alegia. Zalantzarik gabe, zorionez, Artetaren inguruko ikerketan ezinbesteko liburuaren aurrean gaude. <\/p>\n<p>Fitxa bibliografikoa:<br \/>\n<em>Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940)<\/em><br \/>\nJavier Gonz\u00e1lez de Durana<br \/>\nSevilla:Punto Rojo Libros, 2016<br \/>\nISBN:978-84-16799-28-2<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/2016\/10\/16\/los-ultimos-anos-de-aurelio-arteta\/img245b\/\" rel=\"attachment wp-att-2016\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" src=\"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/10\/img245b-300x185.jpg\" alt=\"img245b\" width=\"300\" height=\"185\" class=\"alignleft size-medium wp-image-2016\" \/><\/a><\/p>\n<p><em>Aurelio Arteta emaztearekin, Amalia Barredo, eta bi semeekin: Aurelio Arteta eta Andres Barredo (liburutik hartutako irudia). <\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Javier Gonz\u00e1lez de Durana irakasleak Aurelio Arteta margolari bilbotarraren azkeneko urteak ikertu ditu batez ere haren biografian oso polemikoak izan diren argi-ilunak argitzeko asmoz. Ikerketa horren emaitzak orain gutxi plazaratutako liburu batean aurkeztu ditu: Guerra, exilio y muerte de Aurelio Arteta (1936-1940), hau da, \u201cAurelio Artetaren gerra, erbestea eta heriotza (1936-1940)\u201d. Ikerketa-liburu berri honetan, Gonz\u00e1lez [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":2,"featured_media":3605,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"_cbd_carousel_blocks":"[]","footnotes":""},"categories":[1],"tags":[146,124],"class_list":["post-2025","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","hentry","category-albisteak","tag-destacadas-eu-2","tag-nabarmenduak"],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2025","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/2"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=2025"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2025\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":2035,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/2025\/revisions\/2035"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3605"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=2025"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=2025"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/www.hamaikabide.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=2025"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}