Aviso importante
Debido a la situación generada por la pandemia, hemos acordado aplazar el homenaje a José Ángel Ascunce hasta los días cuatro y cinco de febrero de 2021.
Debido a la situación generada por la pandemia, hemos acordado aplazar el homenaje a José Ángel Ascunce hasta los días cuatro y cinco de febrero de 2021.
Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.
Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak […]
Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an. Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru […]
Federiko Álvarez Arregi, idazle donostiar erbesteratua (1927ko otsailaren 19a) maiatzaren 18an, Mexiko Hirian hil zaigu. 91 urte zituen. Federiko José Luis Álvarez Enparantza “Txilladergi”ren lehengusu zuzena zen; dena dela batak zein besteak oso bizitza desberdinak izan dituzte. Federiko Álvarez Frantzisko Fermin Álvarez-en semea zen, Izquierda Republicanaren sortzaile batena, alegia. Gerra bukatuta, 1940ean, Federiko eta bere […]
Academia Hispano-Mexicanaren ikaslegoak argitaratutako aldizkaria. David Mota Zurdo irakasleak frankisten diktadurapean erbesteratu behar ziren euskal zientzialariak berreskuratzeko lanarekin jarraitzen du. Oraingo honetan Ricardo Vinós matematikari arabarraren biografian eta lanean zentratu da, galtzekotan dugun beste izen handia. Matematikari handia eta lanbide heziketaren bultzatzailea izango zen gizona Gasteizen (Araban) jaio zen, 1888ko ekainaren 25ean; aurten bere jaiotzaren […]
Aurten Carlos Sáenz de la Calzada Gorostizaren ehun urte bete dira. Biologoa, geografoa, irakaslea, zientzialari arabarrak errepublikaren aldeko leialtasuna garesti ordaindu zuen baina erbestean ere bere lana aurrera eraman zuen. Mendeurren honen haritik, David Mota Zurdo irakasleak Sáenz de la Calzadaren biografiaren eta zientzian egin zituen aportazioen berri laburra eskaini digu. Ejertzito kolpistaren garaipenak Gerra […]
2017an gure elkarteak Erbesteko zientziari buruzko nazioarteko batzarra antolatu zuen, gure taldeak antolatzen zuen hamabosgarrena. Helburua sarritan baztertuak izan diren ikerketa aldeak berreskuratzea zen, alboratuta izan diren pertsonalitate handien lanak eta biografiak balioan jartzea eta gizarteratzea. Proiektua abiatzeko oztopo handi bat genuen: taldeko partaide gehienok ez dugu zientzia alorreko formakuntza sakona eta hori zen, alegia, […]
Arturo Taracena Arriola Guatemala, la República Española y el Gobierno Vasco en el exilio (1944-1954) liburuaren egilea da. Lan horretan Taracenak 1944tik 1954ra bitartean Ertamerikako herrialdean erbesteratu errepublikanoen presentzia aztertu egin du, hau da, Juan José Arévalo eta Jacobo Árbenz presidenteen eskutik, Guatemalak bere lehen gobernu demokratikoak ezagutu zituen garaian. Egilearen arabera, ikerketa honen hasiera […]
Larraitz Ariznabarreta irakasleak koordinatuta, dagoeneko kalean dago gure liburu berria: Espacios de la heterodoxia del exilio. Erbestealdiko heterodoxiaren espazioak. Obra honetan Donostian, 2015eko abenduan, Nazioarteko XIV. Batzarrean aurkeztutako ponentzia ugari jaso egin da. Ariznabarreta irakaslearen hitzetan, liburu honen “helburua erresistentziaren praktika hobeto ulertzen laguntzea da; baita ere, zenbait arrazoi direla medio, frankismoak eragindako erbestealdiaren ikuspegi […]
Renacimiento Argitaletxeak, bere Erbesteko Liburutegian, idazle tolosarraren orain arte argitaratu gabe zegoen nobela argitaratu du. Izenburua Los nudos del quipu du eta erbesteari buruzko trilogia bat ixten du; beste bi liburuak hauexek dira: Cualquiera que os dé muerte (1969) eta La soledad y sus ríos (1975). Eskuizkribua familiaren artxiboan gordeta zegoen. Edizioa Manuel Aznar Soler […]
Historiak ez du oso ondo tratatu Ruedo Ibérico argitaletxea (Éditions Ruedo Ibérico), Ekimen horrek frankismoaren aurkako esfortzu benetako ahalegin kulturala izan zen. José Martínez Guerricabeitia (1921-1986) valentziar anarkista engaiatuaren eskutik eta erbesteratu espainiar talde baten laguntzarekin, proiektua abian jarri zen Parisen, 1961ean. Helburu nagusia erbestetik antifrankistak ideologikoki armatzen zen eta neurri handi batean lortu zuen, […]
Pairatzen ari garen pandemia egoera dela eta, Jose Angel Ascunceri egin nahi diogun omenaldia 2021eko otsailaren 4 eta 5 egunetara eraman dugu.
Joan den abenduan elkartearen ohiko batzar orokorra izan genuen. Gai nagusia zuzendaritza berria izendatzea zen, hiru urtero berritu egin behar baita. Batzar horren hasieran Jose Angel Ascuncek, presidentea taldea sortu zenetik, kargua uzteko borondatea azaldu zuen. Horrela gauzak, batzarrak Ascunceren eskaera onartu zuen baina, halaber, Elkartearen Ohorezko Presidentea izendatzea erabaki zuen, modu batez hainbeste urtetako […]
Regina Raull margolaria joan den azaroaren 19an joan zaigu. Regina Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an; erbestealdiaren bigarren belaunaldiaren partaidea izan zen, hau da, militarren matxinadaren ondorioz beste herrietara joan behar izan ziren haurreena. Mexikon jaso zuten eta han integratu zen erabat. Mexikon Reginak margolari eta ekintzaile kultural gisa lan handia egin zuen. Nahiz eta […]