Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Albisteak

Euskal herritarrak Ruedo Iberico argitaletxean

Euskal herritarrak Ruedo Iberico argitaletxean

Historiak ez du oso ondo tratatu Ruedo Ibérico argitaletxea (Éditions Ruedo Ibérico), Ekimen horrek frankismoaren aurkako esfortzu benetako ahalegin kulturala izan zen. José Martínez Guerricabeitia (1921-1986) valentziar anarkista engaiatuaren eskutik eta erbesteratu espainiar talde baten laguntzarekin, proiektua abian jarri zen Parisen, 1961ean. Helburu nagusia erbestetik antifrankistak ideologikoki armatzen zen eta neurri handi batean lortu zuen, […]

Jarraitu irakurtzen »

Cecilia G. de Guilarte Mexikoko Euzko-Deyan

Cecilia G. de Guilarte Mexikoko Euzko-Deyan

Cecilia García de Guilarte kazetari tolosarraren lanak ziur aski 36ko erbestealdiaren gure idazleen arteko hobeto berreskuratzen ari direnak dira. Datu honen zergatia azaltzeko gauza asko aipatu daiteke, tartean bere alabaren Ana Mary Ruizen ekimenak zalantzarik gabe; baina ezin baztertu ere idazle honen originaltasuna, zeren eta bera izan baitzen lehenengo euskal emakume gerra-korrespontsala. Ideologia ikuspuntutik, Cecilia […]

Jarraitu irakurtzen »

Jose Angel Ascunce: abentura baten amaiera

By on 2020/02/08 in Albisteak
Jose Angel Ascunce: abentura baten amaiera

Joan den otsailaren bostean Jose Angel Ascunce irakasleak, gure elkartearen alma mater, utzi gaitu. Zazpi urtetako gaixotasunaren aurkako borroka izan da. Literatura kritikaria izan zena, oso gai desberdinetan espezialista (Kixote, poesia garaikidea edo erbestea) bizizaletasunaren eta erresistentziaren adibide garbia utzirik joan da. Nahiz eta izan zituen berriz gaixotzeak, tratamenduak, inoiz ez zuen idazten, ikertzen edo […]

Jarraitu irakurtzen »

Elkartearen zuzendaritza berria

Elkartearen zuzendaritza berria

Joan den abenduan elkartearen ohiko batzar orokorra izan genuen. Gai nagusia zuzendaritza berria izendatzea zen, hiru urtero berritu egin behar baita. Batzar horren hasieran Jose Angel Ascuncek, presidentea taldea sortu zenetik, kargua uzteko borondatea azaldu zuen. Horrela gauzak, batzarrak Ascunceren eskaera onartu zuen baina, halaber, Elkartearen Ohorezko Presidentea izendatzea erabaki zuen, modu batez hainbeste urtetako […]

Jarraitu irakurtzen »

Regina Raull: agur bat

By on 2019/12/03 in Albisteak
Regina Raull: agur bat

Regina Raull margolaria joan den azaroaren 19an joan zaigu. Regina Bilbon jaio zen, 1931ko otsailaren 12an; erbestealdiaren bigarren belaunaldiaren partaidea izan zen, hau da, militarren matxinadaren ondorioz beste herrietara joan behar izan ziren haurreena. Mexikon jaso zuten eta han integratu zen erabat. Mexikon Reginak margolari eta ekintzaile kultural gisa lan handia egin zuen. Nahiz eta […]

Jarraitu irakurtzen »

Federiko Álvarez: Haurtzaro eta nerabetasuna

By on 2019/11/24 in Albisteak
Federiko Álvarez: Haurtzaro eta nerabetasuna

Joan den 2018ko maiatzaren 18an, Federiko Álvarez Arregi euskal erbesteratua hil zitzaigun. Donostian jaioa, 1927an, beti hiriaren oroimen idealizatua gorde zuen batez ere haurtzaroarekin lotutakoak. Federiko askotan itzuli zen gurera eta, libre gelditzen zitzaion denboran hiria arakatzen zuen galdutako beste zahar hura aurkitu nahian. Orduan, memoria hauek idazteko asmoa ez zuen ezkutatzen eta, azkenik, liburua, […]

Jarraitu irakurtzen »

Euskaldun bat Granadan

By on 2019/10/20 in Albisteak
Euskaldun bat Granadan

Datorren azaroaren 7an, arratsaldeko 19:30etan, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, Un vasco en la corte nazarí liburuaren aurkezpena egindo da. Liburua Hamaika Bide Elkarteko kidea den Maria Bueno Martínezek idatzi du. Lan hau Ipso argitaletxearen “Baroja (& Yo)” bilduman plazaratu da. Aurkezpenean, Maria Buenorekin batera, Bernardo Atxaga idazleak eta Ángel de la Chica, Andaluziako Etxearen Presidenteak […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteko zientzialariak

By on 2019/03/23 in Albisteak, Liburuak
Erbesteko zientzialariak

2017an gure elkarteak Erbesteko zientziari buruzko nazioarteko batzarra antolatu zuen, gure taldeak antolatzen zuen hamabosgarrena.  Helburua sarritan baztertuak izan diren ikerketa aldeak berreskuratzea zen, alboratuta izan diren pertsonalitate handien lanak eta biografiak balioan jartzea eta gizarteratzea. Proiektua abiatzeko oztopo handi bat genuen: taldeko partaide gehienok ez dugu zientzia alorreko formakuntza sakona eta hori zen, alegia, […]

Jarraitu irakurtzen »

Justo Garate, mediku bat erbestean

Justo Garate, mediku bat erbestean

Justo Garate medikuaren pertsonalitatea (Bergara, 1900-Mendoza, 1994) euskal erbestearen garrantzitsuenetarako bat izan zen, zalantzarik gabe. Ikerketa-lan honetan Justo Garateren bizialdia errepasatuz, bere aktibitate nagusiak aztertuko ditugu: medikuntza alorrean eginiko aportazioak, formakuntza garaietatik, gerra aurreko bere lehen urratsak lan munduan, Argentinako diasporan bizi izandako urteak, han egin zuen lana… Arreta berezia, bestetik, itzultzaile moduan aurrera eraman […]

Jarraitu irakurtzen »

Erbesteratuak Guatemalan

By on 2018/08/17 in Albisteak, Liburuak
Erbesteratuak Guatemalan

Arturo Taracena Arriola Guatemala, la República Española y el Gobierno Vasco en el exilio (1944-1954) liburuaren egilea da. Lan horretan Taracenak 1944tik 1954ra bitartean Ertamerikako herrialdean erbesteratu errepublikanoen presentzia aztertu egin du, hau da, Juan José Arévalo eta Jacobo Árbenz presidenteen eskutik, Guatemalak bere lehen gobernu demokratikoak ezagutu zituen garaian. Egilearen arabera, ikerketa honen hasiera […]

Jarraitu irakurtzen »

Igo