Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Gutun galduak

By on 2018/06/10 in Albisteak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Tonnerre bost mila inguruko biztanleen herri txiki bat da. Borgoina frantziarreko Yonne Departamenduan dago. Gerra Zibilaren garaian Tonnerren 120 haur eta gazte euskaldunak babestu ziren eta biztanleen laguntza beroa eta elkartasuna jaso zuten. Errefuxiatuak Gernikako txikizioaren ondoren heldu ziren, 1937ko maiatzaren 24an.

Orain gutxi, Tonnerreko artxibategian ikerketa bat burutu da eta, ondorioz, berrogei gutun inguru topatu dira. Gutun horiek gazte haiei zuzenduta zeuden baina, Alban Sanz-ek, Mémoire Histoire des Républicains Espagnols de l’Yonne MHRE 89 elkartearen partaideak dionez “Gutun haiek inoiz ez ziren heldu”. Orain, oroimen historikoaren inguruan lan egiten duen elkarte horrek, gutun haien bidaltzaileak eta hartzaileak aurkitu nahi ditu, gutunak haien jabeei entregatzeko eta urte haietako oroimena berreskuratzeko nolabait. Horregatik laguntza eskaera zabaldu dute.

Gutunek jatorri desberdinak dituzte: Barakaldo, Irun, Tolosa, Donostia, Burgos… Familia barruko gutun-trukaketen ondorioa dira. Familia kide asko gatazka-inguruetan zeuden baina badira beste harrera-egoitzetatik idatzitakoak izan zirenak ere, baita Ingalaterratik ere. MHRE 89 elkartearen iritziz Tonnerren jasotako umeak Euskal Gobernuak haiek bizitzak babesteko kanpora bidalitako 32.000 haurren multzoko parte dira.

Yonne Departamenduan hamabi harrera-egoitz antolatu ziren: Cheny, Tonnerre, Migennes, Joigny, Auxerre, Sens … “Yonnen jasotako haurrek harrera oso ona izan zuten”, MHRE89 elkarteko idazkaria den Ivan Larroy-k dio. “Toki guztietan errefuxiatuen egoera hobetzeko eta dirua biltzeko laguntza-batzordeak sortu ziren”. “Chenyn eta Migennesen, bestetik, trenbideetako sindikatuek lagundu zieten. CGT sindikatuak, besteak beste, Euskal Gobernuari haurrak gerraren amaiera arte bertan gordetzeko proposatu zion.

Laurogei urte ondoren elkarte hau gazte haien familiak bilatzen ari da. Helburuak gutunak haien hartzaileei ematea da eta, halaber, gertaera haien inguruko memoria berreskuratzea dira. Horretarako, publikoki, zerrenda eta informazio desberdinak zabaldu dituzte:

http://www.mhre89.lautre.net/spip.php?article181
http://www.mhre89.lautre.net/spip.php?article189

Halaber, ekintzaren arduradunaren posta elektronikoaren helbidea eman digute: manuel.delahoz@sfr.fr

Hamaika Bidetik Mémoire Histoire des Républicains Espagnols de l’Yonne MHRE89 eta Yonneko biztanleei agur bero bat eman nahi diegu, egin zuten lan humanitarioa eta haien elkartasuna eskertuz.

Hemen Anatomie d’une lettre de réfugié espagnol envoyée à Tonnerre en 1937: artikulua irakurtzeko lotura:
yr_lettres_octogenaires

Argazkiak: MHRE89

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo