Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Zientzia eta erbestea batzarra, martxan

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Nahiz eta hasieran genituen beldurra, Hamaika Bide Elkarteak antolatutako XV. Nazioarteko Batzarra, zalantzarik gabe, aurrekoen mailan egongo da. Dagoeneko berrogei hizlariak dira, medikuntza eta arkitektura arlo nagusiak izanik. Izan ere, badira beste zientzia alorretako protagonisten presentziak: Matematikakoa, Biologiakoa, Kimikakoa… Antonio Chamorro, Antoni Bonet i Castellana, Vicenta Llorente, Carlos Saénz de la Calzada, Mariano Doporto Marchori, Justo Garate edo Alfredo Lagunilla bezalako pertsonalitate handiak jardunalietan berriro ere plazaratuak izango dira.

Hasierako batzarraren espazioak, bestetik, hiru izango dira azkenik: hasierako Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Liburutegi Nagusiaren Aretoarekin batera, Miramar Jauregian ere zenbait hitzaldi eta ponentzia irakurriko dira. Gure batzarraren data bereetan “Mugak” I. Euskadiko Nazioarteko Arkitektura Bienala ospatuko da eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arkitektura Fakultateak betidanik erbesteko arkitekturaren gaineko interes handia erakutsi du. Ondorioz, elkarlanean, jardunaldi oso bat Bienalaren espazioan egingo da.

Hasierako ekitaldia Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian egingo da eta bertan Markel Olano jaunak, Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak hartuko du parte. Hasierako hitzaldia Jose Maria Bengoa jaunak (Université de Genevè) irakurriko du. Jose Maria hain ezaguna izan zen Jose Maria Bengoa Lecandaren semea da, erbesteko mediku ospetsua izan zena.

Itxiera gure taldekidea den Arantza Amezagaren eskuetan egongo da. Arantza Gines Anaia biologoari buruz arituko da.

Batzarraren datak azaroaren 7tik 11ra izango dira.

1. argazkia: Garate familia Buenos Airesen, 1937ko abenduaren 10ean.

2.argazkia:Erdian Bizenta Llorente doktorea Turkmenian. (José Ignacio López Colónen eskaintza).

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo