Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Zientzia eta erbestea: gure 2017rako batzarra

Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

Aurten gure 1936ko erbestealdiari buruzko Nazioarteko XV. Batzarra antolatu nahi dugu eta, dagoeneko, haren ardatz nagusia aukeratu egin dugu: zientzia eta erbestea. Horrelako erbesteari buruzko ikerketetan zientzia izan da ziur asko gehien baztertu den gaia. Gure asmoa zera da: zientziaren inguruan gure zientzialarien ondarea berreskuratzea.

Azaroaren 7tik 11ra zientziaren arlo desberdinetan gizon-emakume haiek egin zituzten ekarpenak aztertzeko Donostian bilduko gara. Batzar honetan zientzia hutsetan zentratuko gara: medikuntza, psikiatria, biologia, matematikak, ekonomia, fisika, kimika, ingenieria, arkitektura.

Asko dira nomina horretan koka daitezkeen izenak, gehienetan itzaletan gelditu diren pertsonak: Julián Ajuriagerra, Alfredo Lagunilla, José María Bengoa, Vicenta Llorente, Ricardo Urgoiti, Justo Garate… Beste batzarretan bezala, guztiak dira gure interesaren helburuak, euskal hiritarrak zein penintsulako beste edozein jatorrikoak, abertzaleak, sozialistak, komunistak… edo, besterik gabe, diktadurapean bizitzeari uko egin zioten edo, gerrako haurrak izanik, erbestean bizi eta lan behar izan zuten zientzialariak.

Proposamenak aurkezteko data-muga uztailaren lehenengoa izango da. Edozein galdera edo informazioa eskatzeko hau da gure erreferentziako emaila: hamaikabide@gmail.com. 

José María Bengoa, Ginebra, 1955.

 

 

 

                      Justo Garate

 

 

 

Zientzia eta erbestea. Lehenengo zirkularra

Tags: ,

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo