Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Arantza Amezaga, Manuel Irujo saria

By on 2016/06/05 in Albisteak

Arantza Amezagak, gure elkarteko partaidea, aurtengo Manuel Irujo saria jaso du ekainaren lau honetan, Lizarran (Nafarroan). Sari honen bidez urtetan egin duen idazle zein ikerlari lana eskertu nahi izan diote. Hamaika Bide Elkartean ondo asko ezagutu ditugu Arantzaren bi alde horiek. Buenos Airesen jaioa, 1943an, Bingen Amezaga idazlearen eta Mercedes Iribarrenen alaba, erbesteko alaba alegia, horrek garaiko izen handiko protagonistak ezagutzeko aukera berezia eman zion, tartean bere senarra izango zen Pello Irujo. Sortzaile lanarekin batera, aipagarria izan da oroimen historikoarekin lotutako egin duen lan eskerga. Zenbait liburuk, esaterako La mujer vasca (1980), erbesteko ikerketa lanei bide berriak ireki dizkio. Gure argitaletxean, kolaborazio desberdinekin batera, 2009an, Memorias de Montevideo oroimen liburua argitaratu zuen. Iazko batzarrean, “Erbestearen heterodoxiak” aztertu zituen Nazioarteko Batzarra, Xabier Irujo semearekin batera, bi ahotsez, ponentzi sentikor baten bidez, oroimenerako gelditu den ekintza txalogarriaz batzarrari amaiera eman zion.

Hemendik gure besarkada handiena Arantzari. Omenaldi guztiak ondo merezita ditu, zalantzarik gabe.

DSC01980

Tags:

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo