Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Artea eta erbestea

By on 2015/09/12 in Liburuak
Share on FacebookTweet about this on TwitterShare on Google+Email this to someone

img019

Carolina Erdociak koordinatuta, 2013an egin genuen batzarraren ponentziak eta hitzaldien testuak biltzen dituen liburua plazaratu dugu dagoeneko. Batzarra Donostian eta Bilbon ospatu genuen. Liburuaren hitzaurrean esaten den bezala, “Gerra Zibilak mundu artistikoan izandako eragina ez da behar bezala aztertu eta ikertu XX. mendeko historiografian, eta zor hori kitatu gabe dago oraindik”. Ekimen honekin zor hori ordaintzen hasi nahiko genuke.

Lanak lau ataletan antolatu dira:
I. Euskal Herria, artea eta erbestea
II. Artea kontzentrazio esparruetan
III. Artista errepublikazaleak erbestean
IV. Artea, literatura eta aldizkariak.

Liburua koloretako eta zuri-beltzezko argazki askoz hornituta dator.

Erreferentzia bibliografikoa:

Artea eta erbestea (1936-1960). Arte y exilio (1936-1960)
Koordinatzailea: Carolina Erdocia Castillejo
Donostia: Hamaika Bide, 2015
586 or.
ISBN: 978-84-606-9846-3

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo