Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

Luis Mariano, ehun urte

By on 2014/08/13 in Albisteak

1914ko ekainaren 13an, Irunen, Mariano Eusebio González García jaio zen, urteen poderioz Luis Mariano izen artistikoarekin mundu osoan ezaguna egin zen artista eta abeslari handia. Luis Mariano, beste euskaldun asko moduan, erbestea ezagutu zuen: 1936an, bere familiarekin, Baionara gerratik ihes egin zuen. Lapurdiko hirian, beste euskal erbesteratuekin batera, musika talde bat sortu zuen, bereziki jatetxetan jotzeko asmoz, horrela sosa batzuk eskuratzeko. Ondoren, familia bizitzera Bordelera joango zen eta han opereta mundua hasi zen ezagutzen; horri esker ospea eskuratzeko bidea ireki zitzaion. Behin bigarren mundu gerra bukatuez gero, Luis Mariano behin betirako Frantzian eta, batzuetan, Ipar Euskal Herrian gelditu zen. Hala ere, inoiz ez zituen haren euskal sustraiak ahaztu egin. Esaterako, Lapurdiko Arrangoitzen etxea egin zuen; gaur egun, alegia, bertan gordetzen dira haren gorpuzkinak. Luis Marianok ondo erakutsi zuen, erbesteratu beste asko moduan, harrera herrietan sustraitzea lortzearekin batera ahal zela jatorrizko nortasunari eustea.

Jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Irungo Udalak web orri berezi bat jarri du martxan:

http://www.irun.org/luismariano

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo