Euskal Erbesteen Kultura – La Cultura de los Exilios Vascos

ARTEA ETA ERBESTEA. 2013KO NAZIOARTEKO BATZARRA

By on 2013/10/16 in Batzarrak

1999tik Hamaika Bide Elkartea antolatzen ari den 1936-1939 gerraren ondorioz sortutako erbesteko kulturari buruzko nazioarteko batzarrei segida emateko, aurten, 2013an, Artea eta Erbestea izango da gure bilkuraren gai nagusia, hau da, erbestean sortutako arte-lanak. Honekin hamahiru izango dira gure elkarteak antolatutako batzarrak.

Aurtengo batzarra azaroaren 6tik 8ra Donostian eta Bilbon egingo dugu. Donostiako kasuan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Carlos Santamaria Liburutegian eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian. Bilbon, Arte Ederretako Museoaren aretoan. Hiru egun horietan Europako eta Ameriketako espezialitate desberdinetako ikerlariek euskal eta errepublikar erbesteratuek eginiko ekarpenak aztertuko dituzte, besteak beste, arkitekturan, margolaritzan, marrazkian, eskulturan, arte-kritikan…

Batzarraren inguru-testuan ere bai erbesteko artistei omenaldi xumea egingo diegu. Nolabait, horren bidez, oso egoera gogorrean, frankismoaren errepresiotik ihesiz, gure mugetatik haratago egin zuten lan eskerga eskertu egin nahi diegu.

Egitaraua

 

Harpidetu

Artikulu hau atsegin baduzu, harpidetu orain horrelako albiste gehiago jaso ahal izateko.

Iruzkinak itxita.

Igo